Albisteak

Udalbatzarrak aho batez deklaratu du Lasarte-Oria “etxegabetzerik gabeko udalerri”.

2015-09-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzako kide guztien aldeko botoarekin, Lasarte-Oriako udalbatzarrak mozio bat onetsi zuen, Kaleratzeak STOP Desahucios taldearen eskariz. Mozioak publikoki deklaratzen du Lasarte-Oria “etxegabetzerik gabeko udalerri”.

 

Horrela, bere esku dituen baliabide eta neurri guztiak jartzera konprometitzen da, udalerrian lehen etxebizitzatik kaleratzeak eta irtenarazteak geldiarazteko eta, behar izanez gero, bizileku alternatibo bat bermatzeko.

 

Era berean, entitate finantzarioetara jotzeko konpromisoa ere hartzen du, fede oneko zordunen etxegabetzeak geldiarazteko eta, gainera, beren etxebizitza hutsen stocka alokairu sozialeko programa publikoen zerbitzura jar dezaten eskatzeko.

 

Udalak etxegabetzea ekar dezaketen kasuen berri emateko eskatuko die epaitegi eskudunei, arrisku-egoerako kolektiboak detektatzeko eta zerbitzu sozialek prebentiboki jarduteko.

 

Komeni da gogoraraztea Jasus Zaballos alkatea ekainean Bankinterrekin bitartekotza egiten aritu zela Lasarte-Oriako familia baten etxegabetzea ekiditeko, eta helburu hori lortu zela, pagamenduen baldintzak birnegoziatuta.

 

Mozioa irakurri

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna