Albisteak
Udalaren wifi sarean mobiletik alta ematea
2016-09-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarteoriatarrek jadanik alta eman dezakete Udalaren wifi sarean mobilaren bidez. Sarea erabili behar duenari baliaerrazago egiteko beste bide bat.
Gaur egun, sarean sartu ahal izateko hiru bide daude:
- Udalaren liburutegiko bazkidea eta adinduna izatea eta eskaera zerbitzu horretan egitea.
- e-DNI, IZENPE edo ONA txartela edota erabiltzailea identifikatuko duen beste edozein ziurtagiri digital baliatzea, udaleko zerbitzu digitalen loturaren bitartez (Administrazioko webgunea, Online zerbitzuak, Bestelako tramiteak eta kontsultak.) Horretarako, txartel-irakurgailua daukan ordenagailu bat eduki behar da. Udalak badauka mekanismo horretaz hornitutako kiosko bat udaletxeko beheko solairuan.
- Auto-altako formularioa erabiltzea. Etorkizuneko erabiltzaileak, konektatzeko erabili nahi duen ekipoaren bitartez, eskatzen zaizkion datuak bete beharko ditu eta bere izenean daukan telefono mobil bat eskatuko zaio. Sistemak konprobaziozko SMS kode bat bidaliko dio, altari ekiteko. Legearen ondorioetarako, mobilaren titularra izango da Udalaren wifi sarea erabiltzearen erantzulea.
Udalak gaur egun wifi zona hauek dauzka erabilgai, udalerriko eraikin munizipaletan banatuta: Udaletxea, Villa Mirentxu, Euskaltegia, Kiroldegia, Kirol-zelaiak (Michelin), Kulturetxea, Gaztelekua eta Obren Pabiloia.