Albisteak
Udalaren rokodromoa Loidibarrendik Michelingo kirolgune munizipalera eraman da
2018-08-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso kiroletako zinegotziak eta Karlos Altuna kiroldegiko gerenteak aurkeztu dute rokodromoaren kokaleku berria.
Uztailean eta abuztuan zehar Loidibarrengo rokodromoa (kiroldegi munizipalaren ondokoa) udalaren kirolgunera eraman da (teniseko pisten albora), eta dagoeneko erabilgarri dago. Rokodromoaren kokapen berria eraikin itxia eta estalia da, euriaren eraginetik babestua.
Instalazio hori Kirolen Udal-Zerbitzuak kudeatuko du; horrela, instalazioa erabili nahi duten pertsonek Michelingo kirol-instalazioetako atarira joan beharko dute, bertara sartzeko baimena emango dien tramitea egitera: bazkide direnek beren txartelarekin joan beharko dute, erabilera erregistratzeko, eta bazkide ez direnek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.
Rokodromoaren ordutegia, irailetik aurrera, ondokoa izango da: astelehenetik ostiralera 15:30etik 22:30era, larunbatetan 9:00etatik 20:00etara, eta igande eta jai egunetan 9:00etatik 13:00etara
Rokodromoak erabilera egokia izango duela eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, erabilpen-arau espezifikoak (instalazioaren sarreran kopia ematen da) eta derrigor bete beharrekoak dauzka.
Rokodromoa desmuntatzeko, garraiatzeko eta berriro instalatzeko lanak Horma Rokodromoak enpresak egin ditu, eta 20.318,37 euroko aurrekontua izan dute.
Horrez gain, instalazioa hobetu egin da 300 helduleku baino gehiago jarrita, erabiltzaileek aukera gehiago izan dezaten eskalatzean edo beren ibilbidea egitean. Kokaleku horrek, gainera, etorkizunean rokodromoa handitu ahal izateko aukera ematen du.