Albisteak
Udalaren gobernu organoetako gastuak murriztu dira kudeaketa arduratsu baten bidez
2015-03-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2011n Udaleko gobernu berria sartu zenetik, kudeaketaren aldaketari esker, lau urteotan guztira 1.000.000 euro baino gehiago aurreztu dira politikarien soldatetan eta telefonozko deietan, alkatetzako protokoloetan, dietetan eta publizitateko gastuetan.
Zinegotzi eta aholkularien soldatak
Hasi eta berehala, erabaki garrantzitsu bat hartu zen: politikarien soldatak jaistea eta aholkularien kopurua murriztea. 2010ean alkateak 72.292 € jasotzen zituen urtean, eta guztira aurreko gobernuko sei zinegotzien eta bost aholkularien soldaten batura 495.723 €-koa zen. Gobernu berriak, berriz, alkateari 40.160 € eta guztira politikari eta aholkulariei 282.864 € ordaindu dizkie. Diferentzia 212.859 € urtean (% 43).
Politikarien telefono-gastuak
Telefono-gastuetan aurreko agintaldietan (2003-2010), bataz beste 13.882 € gastatzen ziren urtean, eta gaur egun 2.328€ (% 84 gutxiago). 2006ko gastuak 24.249€ maximoa izan zuten.
Alkatetzaren publizitate-gastuak
2003. urtetik 2010. urtera bataz beste urtean 35.022€ gastatu ziren, eta agintaldi honetan, berriz, bataz beste 8.060 euro gastatu dira. Ia bost aldiz gutxiago erabili da beharrezko jakinarazpenak eta publizitatea egiteko. Gainera, 2008an 59.167€ gastatu ziren.
Alkatetzako protokolo eta dieta gastuak
2003-2010 urteen arteko bataz bestekoarekin alderatuta, % 80 batean murriztu dira gastu horiek azken agintaldian. Orduan 25.792 € gastatzen ziren eta gaur egun 5.275 €. Adibidez, maximoa 2006an 42.050 €-ko gastua izan zen.
Zentzu horretan, gastuak behar bezala kontrolatu eta beharrezko murrizketak egin dira gehiegikeriarik egon ez dadin. Gobernu organoetako kudeaketa-eredua hobetu egin da eta herritarrekin datu guztiak partekatu nahi dira gardentasun osoz.