Albisteak
Udalaren aitormena urteko kirolariei
2015-12-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Jesus Zaballos alkateak 6 kirolari lasarteoriatarren lana aitortu zuen larunbat honetan egindako ekitaldian, eta, kirolaren balioak nabarmentzeaz gain, sarituei udalerriaren alde egin duten lana eskertu zien.
Ekitaldian omendutako kirolariak hauek izan ziren: Eneritz Busto atleta, Iñigo Ibarburu eta Xabier Elizegi igerilariak, Eva Crespo Body Fitnesseko txapelduna, Axier Arteaga pilotaria eta Maialen Chourraut piraguista
Agurrean herriak bere kirolarien lorpenengatik sentitzen duen harrotasuna erakutsi ondoren, Zaballosek nabarmendu zuen gure jendea zer egiteko gai den ahaleginaren eta lanaren bidez.
Udal honetatik lehen aldiz erabaki da aitormen publiko hau egitea urtean zehar beren lorpenengatik hala merezi duten kirolariei. Alkateak baieztatu zuenez, “Lehenbiziko aldia da, baina azkena ez izatea nahi dugu. Merezi duzuelako, baina baita ere aurrerantzean ospakizun honek zentzua izaten jarraituko duela espero dugulako”.
Kirolak ahalegin, lan eta jarraikitasun handia eskatzen du helmugetara iristeko, eta horregatik eskertu zien egindako lana eta Lasarte-Oriaren izena gorenean ipini izana. Bertan ziren kirolariei adierazi zienez, “...geure buruari begiratzeko ispilu bat zarete, bereziki gazteenentzat, zuengan erreparatzen baitute zuen ereduari jarraitzeko eta berak izateko egunen batean hemen egongo direnak”.
Amaitzeko, Nicolás Guillén kubatarraren poema bat irakurri zuen, “gaur omenaldi bat egiteko, arrakastaren koroak erdietsi ez badituzte ere, egunero kirolaren praktikan ahalegintzen diren kirolari guztiei ere”, eta nabarmendu zuen “kirolak, osasunaz eta aisiaz gain, laguntasunezko eta elkartasunezko balioak ere ekartzen dizkigula. Gure gaurko gizartean hain beharrezkoak zaizkigun balioak”.
Bere mintzaldia bukatutakoan, omendutako kirolarien arrakastak aletuz joan ziren, eta plaka bana eman zitzaien beren lanaren esker onez.