Albisteak
Udalak piknikeko 9 mahai ipini ditu udalerriko hainbat puntutan
2018-08-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak piknikeko 9 mahai ipini ditu udalerriko hainbat puntutan, Herritarrentzako Bulego Mugikorretan herritarrek egindako eskari ugariei erantzunez.
Joan den astean zehar, Udalaren Zerbitzu Publikoetako Departamentutik piknikeko 2 mahai ipini dituzte Brunet parkean eta beste 4 Basotxo plazan, horrela lasarteoriatarrei herriko berdeguneak eta parkeak erabiltzeko espazio berri bat eskainiz.
Gainera, aste honetan zehar, beste 2 ipiniko dituzte Atsobakarko pergolan, horrela inguru horretakoak 4ra gehituz, eta beste bat Brunet parkean, inguru horretan izan duten arrakasta ikusita.
Udalak espero du herritarrek kontzientzia hartuko dutela espazio publikoak eta kaleko altzariak errespetatzeak eta zaintzeak duen garrantziaz, horiek erabilerarako ahalik eta egoerarik hoberenean kontserbatze aldera.