Albisteak
Udalak garaje bat salgai jarri du enkante bidez
2014-03-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna
Lasarte-Oriako Udalak Donostia etorbidea 2 eraikinean kokatuta dagoen garaje bat salgai jarri du enkante bidez eta hurrengo apirilaren 25 arte zabalik egongo da proposamenak aurkezteko epea. Kontratuaren lizitazioko zenbatekoa 30.000eurokoa eta behin behineko bermea 900 eurokoa izango dira.
Gehiago jakin nahi izanez gero irakurri hemen baldintza pleguak.