Albisteak
Udalak eta Islada ezkutatuak taldeak oroimen historikoaren berreskurapenean lanean jarraituko dute
2013-09-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Aurreko urteetako bideari jarraituz, “Altxamendu Militarrean eta Diktadura Frankistan Gipuzkoan edota gipuzkoarrek jasandako gertaeren oroimena berreskuratu, egia ezagutu eta gertaerak aitortzea” helburu duen diru-laguntza programa martxan jarri du Diputazioak aurten ere.
Hain zuzen, Lasarte-Orian garai eta gertaera horiek ikertzeko talde baten sorrerak bultzatu zuen Udala iaz egitasmo honetan parte hartzera. Lanketa hori ez da egun egun batetik bestera egiten eta asmo horrekin aurten ere Isla ezkutatuak taldearekin elkarlanean jarraitzeko asmoa du.
Iaz esan genuen moduan, herri bat ez da GPS-an agertzen den puntu bat, koordenatuak eta guzti, ezta etxebizitza pilaketa, kale eta semaforoak tartean. Herri bat bizipen eta emozio arkitektura bat da, interesak eta kontraesanak barne. Baina, batez ere, herri bat oroimen, kontzientzia kolektibo bat da. Kontzientzia benetakoa eta sendoa izateko, ordea, ezinbestekoa da nondik gatozen jakitea..
ISLADA EZKUTATUAK ETA UDALAREN ARTEAN AURRERA ERAMANGO DIREN LAN ILDOAK
ISLA EZKUTATUAK OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPEN TALDEAK EGINGO DUEN LANA:
IKERKETA LANA (Egia ezagutzeko eta dokumentatzeko ekimenak zein ikerketak).
-
Proiektuaren garapena, udal artxibategi desberdinetan:
- Dokumentazio identifikazioa egitea.
- Udal artxibategiak aztertzea eta dagokion beste agiritegietan aurki daitezkeenekin (jatorrizkotasunaren egiaztagiria barne), dokumentuen konpilazioa sortzea, jatorrizko kokapen-kodea ezarriz.
- Dokumentazio pribatua identifikazioa, egiaztatzea eta gordetzea udal agiritegian, modu ofizialean.
-
Gertaeren ikerketa egitea (ONU, 2005/35 irizpideak jarraituz).
- Arantzadi elkarteko datuak lortzea.
- Hernani eta Urnietako udaletako datuak lortzea, eta behar izanez gero beste edozein erakundeetakoak ere.
- Gertaerak eman ziren toki fisikoetako azterketa
• Lasarte-Oria eta inguruko lurretan gertaturiko toki fisikoak arakatu eta ikertzea.
4. Etxeetako ezkaratzetatik plakak kentzeko informazioa Udalari ematea.
HITZALDIAK ETA ENTZUTE SAIOAK
Herrian gaiari buruzko sozializazio lana burutzeko hitzaldia(k) emango dira.
Honetaz gain, Islada Ezkutatuak taldeak entzute saioak antolatuko ditu. Hau da, garai hartako gertakariei buruz hitz egiteko dutenen arteko mahai-inguruak antolatu eta grabatuko dira.
UDALAK EGINGO DITUEN LANAK:
TESTIGANTZAK JASOTZEA
Udalaren lehentasuna aurtengo plangintza honetan, testigantzak jasotzearena da. Jende heldua da testigantzak eman ditzakeena, beraz, hauek denak biltzea izango da helburu nagusia.
HERRIKO ETXE GUZTIETARA INFORMAZIOA BANATZEA ( argitalpenak )
Lasarte-Oriako etxebizitza guztietara informazio zuzena bidaliko da. Eskuorri hauen helburua herritarrak herrian egiten ari den lanari buruz informatzea izango da, herritarrak izan ditzaketen testigantza, argazki…..-en rekopilazioa egiteko deialdia izango da, hitzaldien berri emateko eskuorria,….