Albisteak
Udalak eta Agipasek dibortzio osasuntsurako gida bat aurkezten dute
2017-09-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udaleko ordezkariek eta AGIPASEk dibortzio osasuntsurako gida bat aurkeztu dute, eta eskuragarri izango da gaurtik aurrera Lasarte-Oriako Udalean. Gida honetan, banaketa osasuntsua izan dadin, edota familian ematen dien konfliktoei aurre egiteko hainbat gako zehazten dira.
Lasarte-Oriako Alkateak, Jesus Zaballosek, Zerbitzu Sozialetako zinegotziak, Lourdes Acevedok, gidaren egilea eta familia bitartekaria den Sara González Murorekin psikologoarekin batera, eta Isabel Gil marrodanekin, azken biak Kidetza-AGIPASEkoak, dibortzio osasuntsurako gida aurkeztu dute. Gainera, hitzaldia iragarri zuten urriaren 10erako Villa Mirentxun, gaia Familia bitartekaritzarako aholkularitza eta gatazkak ebazteko prozedurak izanik.
Zaballosek azaldu zuen bezala, etenak eta gatazka familiarrak egunero gertatzen den errealitatea da, eta hobe da bitartekarien eta profesionalen laguntzarekin konpontzea. Bere ustetan, funtsezkoa da, seme-alabak ez izatea egoera hauetan kaltetuak, eta banantzea paktatua egitea.
Gida honen helburua banaketek duten zailtasunean laguntzea da, batez ere adin gabeak daudenean tartean. Baita, familietako gatazkak ebazteko (oinordetzak, arazoak nerabeekin, adopzioetan emate daitezkeen krisialdiak…). Gidan hainbat gomendio ematen da seme-alabekiko arazoei aurre egiteko: Nola esan bikotea banandu behar dela, eta nola lagundu, edota zertan eragin diezaiekeen.
Ukitzen diren beste gai batzuk giltzarriak dira familia “osasuntsua” izateko, gauzek okerrera egin ez dezaten orekak eta akordioak adostuz, edota arazoak sortzen direnean zer egin. Azkenik, banaketa prozesuan aurkitzen diren familientzat interesekoak izan daitezkeen hainbat errekurtso ere eskaintzen dira, gogoratuz badirela profesionalak eta zerbitzuak egoera hauetan bitartekari lanak egiteko prest.
AGIPASEko ordezkariaren hitzetan, krisiei bi alderditatik egin behar zaie aurre, juridikotik eta psikologikotik. Gatazka modu hauetan sortzen diren arazoei aurre egiteko beharrezkoak dira.
Banaketetan ematen diren aldeei, (umeekiko denbora nola banatu…), aurre egiteko balio duten guraso-kidetasunerako lantegiak ere badirela nabarmendu zuten.
Sara Gonzalezek azaldu zuen gidak hiru lan-ildo dituela:
-
Dibortzioaren ezerrudunestea, egoera bat hobetzeko frakasoa baino irtenbiderik hoberena dela onartuz.
-
Erantzukizuna. Bitartekaritzarekin onartzen baititu bakoitzak bere erantzukizunak prozesuan. Biktimismoa eta konfliktoaren judizializazioa saihestuz.
-
Bikotekide bakoitzarena dena umeena denetik separatuz.
Lourdes Acevedok bere aldetik nabarmendu zuen, adingabekoen defentsan egiten den Gizarte zerbitzuen aurrerapauso bat gehiago dela, garrantzizkoa izanik umeak ez izatea gurasoek manipulatuak.
Bukatzeko, Villa Mirentxun, urriaren 10ean arratsaldeko 18:30ean, familia bitartekaritza eta gatazkak ebaztearen inguruan Sara Gonzalezek eta Isabel Gilek emango duten hitzaldia iragarri zen.
Dibortzio osasungarriaren gida