Albisteak

Udalak desgaitasun intelektuala duten pertsonen bat kontratatuko du

2015-11-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaur goizean, Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, hitzarmen bat sinatu du Gureak eta Atzegi erakundeekin, Aitor Carrasco kontratatzeko.

 

Aitor Carrasco, Foru Aldundiak babestutako Pauso Berriak programari esker, Udaletxean ariko da urtebetez, liburutegiko eta artxiboko laguntzaile-lanak egiteko. Hitzarmena Iñigo Ormazabalek sinatu du TP Gureak-en ordezkari gisa, eta José Luis Basokok Atzegiren izenean.

 

Pauso Berriak programa ekimen-multzo bat da, sostengu-behar ertaina eta moderatua duten desgaitu intelektualei ohiko testuinguruetan izaera okupazionaleko aukerak ematea eta zabaltzea xede dutenak. Programaren diseinuak, «TPGureak»ek ohiko ingurunean erabiltzailearen programa okupazionala zuzentzeko eta kudeatzeko eginkizuna du esleitua, eta «Atzegi»k kolaborazio ekonomikoa kudeatzeko eginkizuna dauka esleitua, aldi berean aldez aurreko formazio-prozesuan kolaboratzen duelarik, enpresa kolaboratzaileak bilatuz eta sentsibilizazio sozialeko ekintza osagarriak garatuz.

 

Zaballosek adierazi zuenez, Udala «TPGureak»ekin eta «Atzegi»rekin kolaboratzera konprometitzen da AITOR CARRASCO jaunari ematen dion atentzio okupazionalean, haren esku jarriz eta utziz bere bulegoak eta lan-ingurunea, zeinetan erabiltzaileak hainbat lan egin ahalko dituen, hala nola fitxak artxibatzea, zigiluak jartzea, gutunak azaletan sartzea, liburuak eta CDak alfabetikoki kokatzea, fotokopiak egitea, liburuxkak taldekatzea... Gainera, 3.100 euroko diru-laguntza ematen dio TP Gureak-i.

 

Aitor Carrasco TP Gureak-en mende eta erantzukizunpean arituko da, eta hark esleituko dio dagokion zuzeneko eta sostenguko atentziorako pertsonala. Udalak pertsona bat izendatuko du erreferentziazko solaskidetza okupazionaleko lanak egiteko, eta aktiboki parte hartuko du prozesuan, bera izango delarik erabiltzailearen eta TP Gureak-en arteko lokarria.

 

«Atzegi» Gipuzkoan kokatutako elkarte bat da, duela 50 urte baino gehiago sortua, eta haren xede nagusia da desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Gipuzkoako lurraldean erreferentziazko entitate bat da desgaitasun intelektuala duten pertsonenentzat garapen-aukerak sortzen, haien autonomia sustatzeko helburuarekin, bai halaber familiei behar duten sostengu eta aholkularitza guztia eskaintzen.

 

Bestetik, «TPGureak» Gipuzkoan kokatutako entitate bat da, duela 30 urte baino gehiagotik erreferentzia dena pertsona desgaituak sustatzeko, hezteko eta errehabilitatzeko jarduerak kudeatzen, bide bat izan dezaten beren gaitasun eta interesen garapen integralerako, eta hori guztia haien erabateko integrazio soziala eta laborala lortzeko. Fundaziozko xede hori, zeinetara orientatuak baitaude «TPGureak»ek bultzatzen eta gauzatzen dituen ekintza guztiak, enpleguko zentro berezien eta zentro okupazionalen bitartez kudeatzen diren hainbat zerbitzuren bidez gauzatzen da, bai eta entitate publiko nahiz pribatuekin elkarlanean egiten diren era guztietako programen bidez ere.

 

«Atzegi» eta «TPGureak» historikoki etengabeko elkarlanean aritu dira desgaitasun intelektuala duten pertsonen garapen-eremuetan. Gaurko hitzarmena zerbitzu okupazionalen esparru espezifikoan kokatzen da.

 

Sinatutako hitzarmena ikusi

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna