Albisteak

Udalak bortxaketa salaketa berri baten aurrean ondorengo adierazpen instituzionala adostu du

2014-11-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Emakumea

Joan den urriaren 24an jazotako bortxaketa salaketa baten berri izan du Lasarte-Oriako Udalak eta gaur goizean Udaleko alderdi politikoetako ordezkariak bildu dituen bozeramaileen batzordeak aho batez adierazpen instituzional bat eta astelehenean, arratsaldeko 19etan OKendo plazan, herriko emakume talde batek antolatu duen elkarretaratzera deialdi egitea adostu du.

 

Adierazpen instituzionala:

Lasarte-Oriako Udalak honakoa jakinarazi nahi du urriaren 24ko bortxaketa salaketaren aurrean:

 

  1. Udalak babes erabatekoa agertzen dio bortxaketa salatu duen neskari, eta bere familia eta lagunei. Udalaren babes osoa dute; eta bidelagun izango gaituzte, nahi duten neurrian, aurrerantzean eman beharreko urratsetan.

 

  1. Udalak bere salaketa irmoena adierazi nahi du izandako bortxaketa salaketa kasuaren inguruan. Ez da onargarria, mingarria eta errepikaezina da, izugarria eta oso larria gertatu dena. XXI. mendean, gure kaleetan halakorik gertatzea, ez da salaketa hutsean geratu behar den zerbait.

 

  1. Udalak Ertzaintzari ahal den neurrian ikerketa azkartu dezala eskatzen dio, gertatu dena argitu eta jadanik hasita dagoen prozedura judizialak aurrera egiteko..

 

  1. Udalak komunikabideei eskatzen die, halako gaiek beharrezko duten ardurarekin jokatzeko. Gertaturikoa larria ez ezik mingarria ere badenez, erasotuak eta familiak merezi eta beharrezko duten intimitatea bermatzea exijitzen dugu. Ez dezagun espektakulurik egin drama honetaz.

 

  1. Udalak astelehenean herriko hainbat emakumeek eraso hau kalean salatzeko egindako deialdiarekin bat egiten du, eta herriko eragile eta herritar guztiei bertara azaltzeko gonbitea luzatzen die. 19:00etan Lasarte-Oriako Okendo plazan elkarretaratzea deitu dute emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta erasotuari babesa adierazteko.

 

  1. Udalak, konpromiso irmoa agertzen du, halakorik berriz errepikatu ez dadin beharrezko neurri guztiak hartzeko. Gertaera larria, salagarria, mingarria da. Baina ez hori bakarrik, herritarren arteko bizikidetza arriskuan jartzen dute halakoek, pertsonaren askatasun indibiduala eta intimitatea urratu baitute. Honen aurrean, Udala ez da isilik geratuko, baina garrantzitsuagoa: ez da hitzetan soilik geratuko.

 

  1. Amaitzeko, zoritxarrez, berriro ere ozen esan behar da hau ez dela kasu isolatua. Horregatik, kasu hauek sufritzen dituzten emakumeei salaketa egiteko deia luzatzen diegu gure babes osoa izango baitute.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna