Albisteak
Udalak 63.287 euro banatu ditu kooperazioko proiektuetan
2018-05-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Batzorde informatiboak aho batez hartutako erabakiarekin, Lasarte-Oriako udalak 2018ko kooperaziorako laguntzak banatu ditu. Guztira 63.287euro dira, eta Euskal Fondoak kudeatuko ditu. 5 proiektu finantzatuko dira 12.657 eurorekin.
Proiektu horiek Euskal Fondoak (Euskadiko Udal Kooperatzaileen Elkartea, zeinetako kidea baita Lasarte-Oriako Udala) aurkeztutako proiektu-poltsatik hautatu dira. Erdialdeko Amerikako, Karibeko eta Saharako kooperazioan espezializatutako entitate horrek 63.287 euro jasoko ditu.
Finantzatuko diren proiektuak (bakoitza 12.657 eurorekin) hurrengo hauek dira:
-
Edateko uraren eta saneamenduaren sistemak hobetzea Las Azucenas komunitatean. San Carlos, Nikaragua.
-
Artikulazio instituzionala eta sare sozialak, indarkeriarik gabe bizitzeko. Alta Verapaz, Guatemala.
-
Edateko uraren hornidura eta saneamendua Norte Morazaneko sei udalerritan. I. fasea. Morazán departamentuan. El Salvador.
-
Habanako erdigune historikoan gizarte-arretarako programa sendotzea eta zabaltzea: heldu nagusiak eta behar bereziak dituzten taldeak. III. Fasea. Habana. Kuba.
-
Garraio-azpiegitura laguntzea: ur horniketarako kamio zisternen mantenua eta berriztatzea. Tindouf. RASD.
Euskal Fondoak esperientzia handia du garapenerako kooperazioaren munduan, eta bera arduratuko da proiektu horien gauzatzearen segimendua eta kontrola egiteaz, eman zaion diruaren justifikazio egokiak aurkeztu beharko dizkiolarik Lasarte-Oriako Udalari.