Albisteak
Udalak 6 lanpostu eskaintzen ditu lanbideren bitartez
2014-09-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Gaur bertan argitaratuko da Lanbiden biziberritzen proiektuan parte hartuko duten hiru lanpostu hauen lan eskaintza Udaletxeak bete beharreko beste bi lanpostu eskaintzekin batera. Guztira 5 hilabeteko iraupena izango duten 5 lanpostu berri sortuko dira eta guztiak Eusko jaurlaritzako diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.
Hauek dira lanpostuen perfilak:
Biziberritzen proiektua:
- Zuzenbidean lizentziatua. Ikusi lanbideko eskaintza
- Arte ederretan edo arkitekturan lizentziatua. Ikusi lanbideko eskaintza
- Erdi mailako unibertsitate edo Goi mailako formazio profesionaleko ikasketa bukatuak. Enpresa nahiz komertzio eremuekin erlazionaturik dauden ikasketak batez ere. Bereziki marketin komertzialean arituak. (2 lanpostu) Ikusi lanbideko eskaintza
Beste lanpostuak:
-Soziologian lizentziatua. Ikusi lanbideko eskaintza
Gaztelekuan gazteria teknikari lanak egin eta gazteen arteko parte-hartze egitasmoak abiatu izango du helburu.
-Delineatzailea Ikusi lanbideko eskaintza
Zabaleta auzoko igoeraren eta Kale Nagusia 51-53 - Goikale 20-21 ingurunearen hobekuntza proiektuak garatzea helburu izango du.