Albisteak

Udalak 5 pertsona kontratatuko ditu

2015-11-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lanbideren bitartez egingo den kontratazioa honako hau izango da: 2 merkataritza- marketineko kudeatzaile, Guztion Lasarte-Oria proiekturako kudeatzaile bat, arotz bat eta pintore bat.

 

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Eskualderako Enplegu-planak subentzionatuko du osorik. Eta guztira 63.313 euroko kostua izango du.

 

www.lanbide.euskadi.eus helbidea duen web orrian kontsulta daitezke eskaintzak, baita Lanbideko bulegoan bertan ere. Eta inskripzioa ere modu berean egin daiteke.

 

Inskripzio epea irekita egongo da azaroaren 12ko eguerdiko 12:00ak arte.

 

Azken aukera Lasarte-Oriako Udaleko enplegu-dinamizatzaileak egingo du.

 

Lanpostu bakoitzeko ezaugarriak eta baldintzak hurrengo hauek dira:

 

Merkataritza- marketineko kudeatzaile

5 hilabeteko kontratazioa izango da eta lansari gordina, gutxi gora-behera, 1493 eurokoa izango da. Bete beharreko funtzioak:

  1. Lasarte-Oriako merkatari eta ostalariei, bere establezimenduetan, modu indibidual eta pertsonalean, “Lasarte-Oria, Tratu on bat-Un buen Trato” weba ezagutzera ematea eta haren inguruko aholkularitza eskaintzea, erabilera zuzen eta jarraitua egin dezaten laguntzeko.

  2. Webeko informazioa modu erakargarrian sartzeko aholkularitza ematea Marketin teknikak erabiliz.

  3. Establezimendu bakoitzean egin daitezkeen beste hobekuntza posible batzuen inguruko aholkularitza orokorra eskaintzea. Eta Tratu on bat markarako.

  4. Sektoreko pertsonen formazio zein bestelako beharrak identifikatzea.

  5. Tratu on Bat weba mantentzea eta dinamizatzea.

 

“Guztion Lasarte-Oria” proiekturako kudeatzailea.. Artea Merkataritza eta Aniztasuna.

5 hilabeteko kontratazioa izango da eta lansari gordina, gutxi gora-behera, 1493 eurokoa izango da:

  1. Aurreko etapan hasitako proiektu artistikoari jarraipena ematea, udaleko zona degradatuak eta herriaren irudia hobetzeko.

  2. Proiektuan interesa duten artisten taldea sustatzea eta haien koordinazio eta zuzendaritzaz arduratzea.

  3.  Erakusleiho hutsekin egin zen bezala,  parametroetan edota bestelako euskarri batzuk erabiliz, jarduketa-eremuak ezartzea eta identifikatzea.

  4. Jardun-eremu bakoitzeko proiektu partzialak diseinatzea.

  5. Proiektu bakoitza exekutatzeko modu eta sistemak ezartzea.

  6. Eginak olan guztiak gainbegiratzea.

 

Lehengo mailako ofizial igeltseroa

5 hilabeteko kontratazioa izango da eta lansari gordina, gutxi gora-behera, 1849 eurokoa izango da. Bete beharreko funtzioak:

Igeltserotzako konpontze-lanak egitea hirigune publikoan espaloiak eta oinezkoen pasabideak txukuntzeko, eta oztopo arkitektonikoak kentzeko.

 

Lehengo mailako ofizial Pintorea

5 hilabeteko kontratazioa izango da eta lansari gordina, gutxi gora-behera, 1479 eurokoa izango da. Bete beharreko funtzioak:

  1. Artistikoki interbenitzeko parametroak prestatzea, edo besterik gabe, aurrerago ekiteko hiriguneko euskarri muralak txukuntzea.

  2. Okendo plaza inguruko parametroak konpontzea edota pintatzea (Udal-museoko arkupeak).

  3. Farolak, eserlekuak, zakarrontziak, barandak, eta abarrak pintatzea. Eguraldi txarra eginez gero lana toki itxi batean egingo da, eta horretarako, gauzak desmuntatuko dira aldez aurretik.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero: Lasarte-Oriako enplegu-dinamizatzailearekin jarri harremanetan d.avila@lasarte-oria.eus, 943 3176183. Edota Lanbideko bulegoarekin, 943023805.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna