Albisteak
Udalak 274.000 poltsa biodegradagarri erosi ditu biohondakinak jasotzeko
2018-03-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
ID Waste enpresak 274.000 poltsa biodegradagarri hornituko ditu 14.422 euroan, kontainer marroiaren erabiltzaileen artean banatzeko. Lasarte-Oriako etxeen % 40 jadanik alta emanda daude biohondakina gaika biltzeko zerbitzuan.
Oraingo honetan erosiko diren poltsak lehengoak baino hobeak dira, haiek zenbait arazo eman baitituzte. Horrez gain, handiagoak direnez gero, hobeto doitzen dira etxeetan banatutako zakarrontzien formara. Poltsak 50nako paketeetan banatuko dira, udaletxe zaharreko sarreran instalatutako makinaren bitartez.
Gaur egun 3.249 etxe daude zerbitzuan alta emanda, biohondakinak jasotzeko kontainer marroiak erabiltzeko aukera ematen dieten txartela daukatelarik. Horrek esan nahi du udala etxeen % 40ra iritsi dela. Lasarte-Orian zerbitzu hau martxan jarritako lehenbiziko urte honetan 535.200 kg biohondakin jaso dira, kopuru hori jasotako hondakin guztiaren % 8 delarik.
Lasarte-Oriak, hondakin urbanoa eta industriaguneetakoa batuta, kontainerretan eta garbiguneetan hondakinen % 45a bildu zuen bereizita, hau da, 3.212.390 kg. Kopuru horren desglosamendua, San Marko Mankomunitateak emandako datuen arabera, hurrengo hau da:
- Biohondakina 535.200 kg
- Autokonpostajea 4.596 kg
- Papera eta kartoia 1.010.063 kg
- Ontzi arinak 495.850 kg
- Beira 541.569 kg
- Pilak 1.655 kg
- Ehunkiak 71.673 kg
- Landare-olioa 10.527 kg
- Beira laua 7.831 kg
- Plastikoa 23.884 kg
- Lorategiko hondakinak 121.836 kg
- Zura 133.950 kg
- Tamaina handikoak 245.971 kg
- GEEH-ak 9.418 kg
- Txatarra 836 kg
- Hondakin arriskugarriak 2.060 kg
- Pneumatikoak 67 kg
Datu horiek onak badira ere, udalak oraindik gutxiegizkotzat jotzen ditu, eta horregatik lanean jarraituko du herriko hondakinen birziklatze-maila hobetzeko ahaleginean. Alde horretatik, eta jasotako biohondakinaren tasa hobetzeko helburuarekin, udalak aurten kanpaina bat egiteko asmoa du, biohondakinak bereizita biltzeko sistemara etxe gehiago erakartze aldera.