Albisteak

Udalak 2013a superabitarekin likidatu du

2014-03-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

Lasarte-Oriako Udaletxeak lehengo urtean 22,8 miloi euro sartu zituen eta 19,5 miloi gastatu, beraz, positiboki itxi zuen bere aurrekontua. Karga finantzieroak kenduta eta egin beharreko doikuntzak  egin ondoren, superavita 1,2 miloitik gorakoa izatera lortu da.

 

 

Aurten burutuko den baina iazko aurrekontuetan aurreikusten zen Zabaleta Berriko partzelaren salmentaren operazioak (trukean Babes Ofizialeko 15 etxebitza lortzen ziren), sarrera eta gastu totalen exekuzio mailako datuak desitxuratzen ditu. Salmenta-erosketa hau alde batetara utziaz (3 miloiko sarrerak eta beste hainbesteko gastuak), aurrekontuaren exekuzio maila handia da: %90,47ko exekuzioa gastuetan eta %90,10ko exekuzioa sarreretan.

 

Aurreko beste ekitaldien gerakinak eta BEZaren likidazioa dela eta aurreikusten ez ziren ez ohiko sarrerak izan dira, besteak beste, udalak sortu duen gerakin garrantzitsu horren arrazoiak. Nahiz obrak egitearen gaineko zertza ezartzetik jaso diren diru-sarrerak beheraka egin (aurten, aurreikusitako 559.494 € tik  52.673 € besterik ez dira jaso), aurrekontuetan egindako lanketa, jarraipena eta eramandako kontrol zorrotza eta zehatzari esker lortu ditu udalak horrelako emaitza onak.

 

Eta aurreko guztia berreste aldera, azpimarratu ondorengo datua: Aurrekontuetan aurreikusi zen miloi 1eko mailegua ez da eskatu eta, beraz, zorra murrizten jarraitu dugu. Hori horrela, 1.407.717,6 €tan jaistea lortu zen iaz zorra (%30eko murrizketa), egun Udaletxeak duen zor bizia 3.428.027,40 €tan kokatuaz. Kontuan izanda 2011/12/31ean Udaletxeko zor bizia 6.227.120,63 €koa zela eta bi urtetan ia 2.800.000 €tan murriztea lortu dela, etorkizunean inbertsio berriei ekiteko aukera ematen diguten benetan oso datu itxaropentsuak dira hauek.

 

Daturik garrantzitsuena halere da 2013ko abenduaren 31ean diruzaintzaren gerakinean dagoen saldoa: 1.849.719,03 euro.  Gobernu zentralak ezarritako neurri murriztaileen ondorioz gerakin honen erabilera mugatua izan arren, honek gaitasuna ematen dio Udaletxeari eguneroko gastuei aurre egiteko eta baita 2014ko aurrekontuetan aurreikusi ez diren gastu berriei ekiteko ere.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna