Albisteak

Udalak 20 informazio-panel gorri berri instalatuko ditu

2018-08-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak Apatta Aroztegia enpresari kontratatu dio 20 informazio-panel gorriren hornidura, Lasarte-Oriako hainbat tokitan ipintzeko, 8.095 euroko kostuarekin.

Jarduketa honen bidez, zabaldu egin nahi dira lasarteoriatarrek eta herriko elkarteek herritarrei hainbat informazio eskaini ahal izateko dauzkaten guneak.

Panelak beharrezkoak dira, udalerriko horma eta faroletan informazio-kartelak ipintzea saihestuko bada, horrela gure herriko kaleak eta plazak garbiago edukitzen lagunduko baita.

Behin enpresak panelak hornitutakoan, udaleko brigada panelak Lasarte-Oriako hainbat tokitan instalatuz joango da.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna