San Pedro jaietako omendua hautatzeko parte-hartzezko prozesua

2017-04-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du, lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko. Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako elkarteen urtekari berria aurkeztu dute

2017-04-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak eta Lasarte-Oria aldizkariak Sustraiak eta Hegoak urtekari berria aurkeztu zuten, gure herriko elkarteen urteko jarduna jasotzeko asmoarekin sortu dena.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Lasarte-Oria aldizkariko Jesús Marcos Olaia eta Jesus Mª Egizabalek atzo aurkeztu zuten Lasarte-Oriako elkarteen 2016ko urtekaria, Sustraiak eta Hegoak izenburupean. Edizio honetan, 41 elkartek egin dituzte ekarpenak beren idatziekin, urtekariaren sorrera posible egiteko.

gehiago irakurri

Aste Santuan Kiroldegia irekita egongo da

2017-04-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aste Santuan ere "Maialen Chourraut" Udal-Kiroldegia erabiltzeko aukera:

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak 2017. urterako onartua duen egutegiak agintzen duenez, datozen APIRILAREN 13, 14, 15, 16 eta 17an Kiroldegia IREKITA egongo da, goizeko 9etatik 13etara.

gehiago irakurri

Kirol-instalazioetako itxiera oporraldiengatik

2017-04-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aste Santuan Mitxelin kirol gunea itxita egongo da:

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak 2017. urterako onartua duen egutegiak agintzen duenez, APIRILAREN 13, 14, 15, 16 eta 17an MICHELIN KIROL GUNEA ITXITA egongo da.

gehiago irakurri

AGENDA KULTURALEAN ALDAKETA

2017-04-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zerbitzu Sozialak, Inmigrazioa, Kooperazioa eta Emakume Departamentuak antolatutako “AMASAHARA” argazki-erakusketa, agenda kulturalean programatuta eta iragarrita apirilaren 10tik 23ra arte, Udalarekin zerikusirik gabeko kausek eten da.

Barka itzazue eragozpenak

gehiago irakurri

Hitzarmena Lan eta Lan antzerki-taldearekin

2017-04-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalaren eta Lan eta Lan antzerki-talde amateurraren artean sinatutako hitzarmenaren bidez, taldeak hiru antzezlan eszenaratuko ditu aurten.

Jesus Zaballos alkateak eta Guadalupe Mazuela EPAko Lan eta Lan Beti Lan taldeko presidenteak hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, Lasarte-Oriako Udalak Manuel Lekuona kulturetxea dohainik erabiltzen utziko dio, eta bere gain hartuko ditu obrak antzezteko beharrezkoak diren argi eta soinuko gastu teknikoak.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak ohiko bilkura ospatuko du datorren ostiralean

2017-04-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren ostiralean, apirilak 7, eguerdiko 13:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Onetsi da Lasarte-Oriako 2017rako aurrekontua, 24.920.428 eurokoa

2017-04-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak aldeko 7 botorekin (7 PSE-EErenak), kontrako 5 botorekin (4 EH Bildurenak eta 1 PPrena) eta 5 abstentziorekin (3 ADLOPrenak eta 2 EAJ-PNVrenak) onetsi du aurrekontuen proiektua, kopuruz 24.920.428 eurokoa.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak Amaia Caballero dantzaria omendu zuen

2017-04-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Joan den larunbatean, Lasarte-Oriako Udalak omenaldi hunkigarri bat egin zien Amaia Caballero eta Jose Luis Orbegozo dantzari-bikoteari beren ibilbide artistiko eta profesionalagatik.

Udalbatzarra jendez beteta zegoela, Jesus Zaballos alkateak eskerrak eman zizkien Amaia Caballero lasarteoriatarrari eta Jose Luis Orbegozo azpeitiarrari, eszenario gainean lasarteoriatarroi eskaini dizkiguten momentu onengatik. Lasarte-Oriako herriarekin duten konpromisoa aitortu zien, eta horrek herriaren maitasunaren eta aitormenaren merezidun egiten dituela.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak lehengo ostiralean hartutako erabakien bozketak

2017-04-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2017ko martxoaren 31ean buruturiko ez ohiko Udalbatzarrak  5 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna