Albisteak
Udala udarako bi familiaren bila ari da, bi ume saharauientzako
2018-03-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udala udarako bi familiaren bila ari da, Oporrak Bakean programarako. Aurtengo udan 8 adingabe ekartzeko konpromisoa bete ahal izateko falta diren familiak dira. Horretarako, solidaritaterako dei hau egiten du.
Oporrak Bakean proiektuaren funtsa da udako hilabeteetan 8tik 12ra urteko haur saharauiak etxeetan hartzea.
Programaren helburuak hauek dira:
-
Kanpamentuetako haur-populazioari udako hilabeteetan han bizi duten egoera gogorretik irteteko ahalbidea ematea.
-
Osasun-azterketa orokorrak egitea.
-
Elikadura osoarekin errekuperazio fisikoa.
Arazorik ez badago, haurrek beren harrera-familiarekin errepikatzen dute, betiere programa parte hartzeko gehienezko adina gainditzen ez badute.
Gainera, haur hauetako bat hartzeko interesa baldin baduzu, Lasarte-Oriako Zerbitzu Sozialak, Berdintasuneko, Kooperazioko eta Osasuneko departamentuarekin jar zaitezke harremanetan. Hona hemen harremanetarako datuak:
-
943 37 61 79
Maiz ikusten dira udan haur saharauiak Lasarte-Oriako kaleetan. Ez da ohikoa gure artean ikustea, baina askok ez dakite zein den haien errealitatea.
Enbaxadore txiki horiek errefuxiatu saharauien kanpamenduetan bizi dira, Aljeriaren hego-mendebaldeko Tindoufen kokatuak; zehazki, aljeriar hammada esaten zaion lurralde latz batean: hondarrezko eta harrizko erreten bat, non eguneroko bizimodua bizirautearen proba bat den.
Saharauiek beren sorterria, Mendebaldeko Sahara, 1975ean abandonatu behar izan zuten, Marokoko eta Mauritaniako armaden inbasioaren ondoren, eta, gaur egun, ehunka herrialdek estatu gisa aitortu badute ere, eta azkenean betetzen ez diren dozenaka akordio gorabehera, Marokoren aldetik ilegalki okupatua jarraitzen du, “lurralde liberatuak” izan ezik, horiek SAEDen (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) eta Fronte Polisarioaren (Mendebaldeko Sahararen Liberazio Nazionalerako Mugimendua) mende baitaude.
Orduz geroztik, saharauiak, ACNURen (errefuxiatuentzako nazio batuen goi-komisariotza) laguntzarekin, Aljeriako basamortuan kokatu ziren, beren haimekin (kanpadendak), eta haiei adobezko eraikuntza adosatu txikiak erantsiz joan ziren, 4 wilaya edo probintzia handitan: Aaiun, Smara, Auserd eta Dajla eta "Otsailaren 27a”. Gaur egun, “Autodeterminazioaren Erreferenduma” noiz egingo zain jarraitzen dute, 40 urte baino gehiagoan haren esperoan egon eta gero.