Albisteak

Udala eta Zentro Zibikoko emakumeen arteko bilera

2013-07-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Atzo arratsaldean, Udaletxeko arduradun politiko eta teknikoak emakumeen zentro zibikoan ibili ohi diren 60 emakume ingururekin bildu ziren zerbitzuaren inguruan sortu diren dudak argitzeko asmotan. Bertan izan ziren, alde batetik Gorka Lizarraga, arduradun politikoa eta bestetik Maite Higuero arduradun teknikoa eta egungo egoeraren nahiz etorkizuneko plantamendu berria azaldu zuten eta bertaratu ziren emakumeen galderak erantzun zituzten.

 

Bilera Udaletxeko arduradunen aldetik, zerbitzuaren kudeaketaren aldaketaren inguruko argibideekin hasi zen. Azaldu zutenez, lizitazio berri hau 2009tik zain zegoen kontu bat zen, azpi-kontratazio hauen kasuan legeak 4 urtetik behin egitera behartzen baitu eta azkeneko aldiz 2005an egin baitzen. 

 

Zentroaren kudeaketa horren aldaketa zerbitzuaren handitze eta hobekuntzan datzala gaineratu zuten, gaur egun ematen diren zerbitzuei beste batzuk gehituko zaizkiela. Eta ez dela murrizketarik izango eta ez dela gaur egun egiten diren ekintzarik kenduko, alderantziz, kudeaketa berriarekin, Zentrora zuzenduko den diru-partida 32.000eurotan handituko da eta horrek inplizituki loturik dauden beste funtzio batzuei erantzuteko aukera emango du.

 

Ondoren, bertaratutakoen txanda iritsi zen, eta batez ere prentsa irakurri ondoren sortu zitzaizkien duda eta kezkak azaltzeko aukera izan zuten. Batzuk, sexologiako informazio, formakuntza eta aholkularitza zerbitzu berriaren inguruko dudak azaleratu zituzten eta zerbitzu hau ezartzeko ideiaren jatorria herrialdeko gainontzeko zentroen azterketan eta bere potentzialaren frogapenean dago.

 

Gaur egungo zentroko arduradun eta bertako ekintzetako monitoreen jarraipenaren nahiaz ere hitz egin zen eta eskura dagoen guztia egingo zela, baina pertsonala aukeratzeko ardura egingo den lehiaketako enpresa irabazlearena dela eta horren aurrean Udalak ezin duela ezer ziurtatu erantzun zen.

 

Beste alde batetik, ekintzak egin ohi diren espazioari buruzko komentarioak izan ziren eta espazio handiago batzuen beharra ere aipatu zen. Puntu horretara iritsita, Udala gai hau lantzera konprometitu zen eta bertaratutakoen arteko eztabaida txiki bat izan zen ekintza hauek burutu beharko ziren lekuaren inguruan.

 

Eta azkenik, ekintza horietan sortzen den elkarren arteko loturaren eta zati emozionalaren garrantziaz hitz egin zen. Eta gizarte zerbitzuetako teknikariak nabarmendu nahi izan zuen horixe zela etorkizuneko aldaketen zergatia, ez direla egiten diren ekintza hauek kenduko eta gainera aspektu emozionala landuko duen zatia gehituko zaiola.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna