Albisteak
Udala eta Aterpearen arteko elkarlan hitzarmena
2013-06-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
2012ko azaroan sektorekako hiru parte-hartze prozesu hasi ziren: lehengoa merkatariei zuzendua, bigarrena ostalariei eta azkena zerbitzu pertsonaletan lan egiten duten enpresei. Hauetatik 65 proposamen identifikatu eta beraien lehentasunaren arabera ordenatu ziren.
Eta Udalak, prozesuaren hasieran harturiko konpromisoa beteaz bere gain hartu du hauen artean lehentasuna eta garrantzia kontutan harturik nabarmenenak direnen ezarpena eta dinamizazioa. Zehazki, 18 proposamen izango dira. Guzti hau aurrera eraman ahal izateko 2013ko Merkataritza eta ostalaritza suspertzeko plana diseinatu eta hitzartu da, bertan 50 ekimen aurreikusten direlarik.
Suspertze plan honen oinarrian dauden proposamenen artean laugarren proposamena nabarmentzen da: ATERPEA merkatarien elkartea. Beraz, elkarte klabe hau suspertzeko eta tokiko ekonomiaren dinamika eraginkor bat lortzeko, plan honetan 12 ekimen zehatz zehazten dira.