Albisteak
Udal zerbitzu gehienak Udaletxe berrira pasatzen ari gara
2013-08-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Abuztuaren 20tik aurrera, asteartea, Udaleko sail batzuk; Erregistroa, Idazkaritza, Kontuhartzailetza, Diruzaintza, Obra eta Zerbitzu orokorrak, Informatika eta Euskera eraikin berrira pasatuko dira eta eman ohi duten jendaurreko arreta ere lekuz aldatuko da.
Beste alde batetik, Hirigintza saila abuztuaren 21etik, asteazkena, egun bat beranduago, hasiko da eraikin berrian lanean. Adierazi, beti ere, egun horietan azken gauzak garraiatzen ibiliko dela Udaleko pertsonala oraindik eta agian ez dela guztia %100ean funtzionatzen egongo. Beraz, barkatu eragozpenak.