Albisteak
Udal Kirol Zerbitzuak eskainitako ikastaro eta jarduera berriak
2015-09-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Denboraldi honetan zenbait berrikuntza izango dira. Kirol Zerbitzuak jarduera berri hauek eskaintzen ditu: Txikizunba (umeentzat egokitutako Zunba), Uretan Zunba (Zunba eta Aerobika nahastuz igerileku txikiaren uretan), TRX (gorputzaren zati ezberdinak indartzeko asmoz gimnasioko sabaitik zintzilikatutako zinta batzuetara helduta ariketa ezberdinak egitean datza), oinarri ezegonkorrak (nahitaezkoa gorputzaren oreka eta artikulazioen funtzionamendu egokia lantzen duten entrenamendu gehienetan; lan fisiko honen oinarria “Core” izeneko gorputz atala, gerria aldea da.
Eskainitako kirol jarduera berriak ezagutu eta probatzeko, Kirol Zerbitzuak, doan, irailean zehar, eskainitako jarduera berri bakoitzaren egun eta orduetan, hastapen saioak antolatuko ditu.
Egun eta ordu hauetaz informazioa jasotzeko Kiroldegian galdetu..