Albisteak

Uda honetan parkeetan gozatu ahal izateko bilera burutu zen joan den asteazkenean

2013-06-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udalak parkeen garbiketari irtenbide bat emateko helburuarekin egitasmo berri bat jarri du martxan. Gaur egun, Lasarte-Oriak zenbait zelai eta parke ditu erdigunean eta erabilpenean ardura gehiago jarri ezean, zaila egiten da hauetan behar  bezala gozatzea. Beraz, zenbait zaborrontzi berri kokatu dira eta auzoz auzo bileretan identifikatu zen arazo aipatuenari, txakurren kakei dagokienari hain zuzen, gizarteratzeari ekin zaio.

 

“Aurtengo udan gozatu parkeetan!” Lemapean eta herritarren parte-hartze bidez kanpaina berri bat hasi du Udalak eta bertan herriko parkeetan oinutsik egoteko aukera irudikatu du.

 

Lehengo asteazkenean, lehenengo bilera egin zen, bertara lasarteoriatar guztiak deitu ziren prentsa bidez eta txakurren jabeak bereziki gutun bidez. Bilera jendetsua izan zen eta gaiak duen zailtasun maila nabari geratu zen.

 

Udalak bere aldetik, proposamen bat eraman azaldu zuen gaiari heldu ahal izateko: bertan, batetik, egungo araudia aldatzea aurreikusten zen eta bestetik herriko zenbait parkeetan txakurren ibiltzeko guneak mugatzea. Proposamen hau bertaratu ziren herritarren artean baloratu zen eta ekarpenak jaso ziren.

Kontsultau egungo, Animaliak edukitzeko eta babesteko udal-ordenantza arautzailea, 1996an onartua.

 

Ondoren, herritarrek beraien proposamenak egiteko aukera izan zuten eta Udaleko arduradunek jaso zituzten. Guzti hauek, aztertu, batzordera eraman eta proposamen berri  bat landuko da eta azken honen inguruko azalpenak irailean egingo den bilera emango dira.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna