Albisteak

Uda honetan goza dezagun parkeetan!

2013-06-14 |  iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Udala

2012. urtean Lasarte-Oriako Udalak Pausoz pauso Auzoz auzo ekimena jarri zuen martxan eta udalerriko auzo guztietan bilera asko egin ziren. Bilera hauetan proposamen ugari  jaso zituen Udalak, eta pixkanaka zerrenda luze honetako ekarpenak gauzatzen ari da.

 

Hauen artean, puntu oso garrantzitsu bat parke eta kaleen garbiketari zegokiona da eta zehatz mehatz txakurren kakek sortzen dituzten arazoena. Gai hau auzo guztietan errepikatu zen eta herritarrek lehentasuna eman zioten arazoa konpontzeari.

 

Beraz, arazo hori puri-purian dagoela ikusirik, argi dago Udalak bere esku dagoena egin  behar  duela. Gaurkoa horretarako lehenengo pauso bat besterik ez da, problematika oso zabala baita, aspektu asko lantzea, tartean heziketa, eta erantzun orokor bat eskatzen baitu.

 

Gaur egun dugun ordenantzak, gai honen inguruko zenbait aspektu arautzen baditu ere garbi dago zaharkitua  geratu dela. Beraz, beharrezkoa da Animalien jabetzaren legedi berrira egokitzea eta herritarrekin gaiaren inguruko nondik norakoak partekatu ondoren ekarpenak bertan txertatzea.

 

Garbi dago, gaur egun pertsonek eta txakurrek ez dituztela espazioak behar den bezala elkarbanatzen arazo hau dela medio, eta aurrerantzean helburu horretara iritsi nahi bada lan handia dagoela aurretik.

 

Honetarako, Udalaren datu baseetan dauden txakur jabe guztien etxeetara  gonbite gutuna bidali da. Baina, noski, txakurrik izan ez arren, arazo honek jende asko arduratzen duenez eta herritar guztien iritzi garrantzitsua denez ekimen berri honetan, interesa  duen orori hurrengo astean Udaletxeak deitzen duen bilerara gonbita luzatzen dio.

 

Beraz, ekainaren 19an arratsaldeko  18:30etan euskaltegiko bilera  aretoan  elkar ikusteko aukera izango dugu.

Iruzkinak

  • Esti
    2013-06-15 / 09:10:16

    http://www.laverdad.es/murcia/rc/20130603/sociedad/brunete-perros-domicilio-201306031251.html

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna