Albisteak
Tximistarreta parkea parte-hartze bidez
2013-05-24 | iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Jatorria:
Hasiera batean, orain bi urte, Murias eraikuntza enpresak proiektu bat egin zuen Tximistarretako plazarentzako, kasu hauetan egin ohi den moduan. Noski, proiektatutako plaza honek, zuen ezaugarri nagusia standarra izatea zen: Euskal Herriko edozein lekutan kokatu zitekeen plaza bat zen, ez zuen ingurarekin inolako harremanik eta hamaika erabileretarako pentsatua zegoen baina zehazki funtzio zehatzik eta bereizgarririk ez zuen.
Tendentzi berriak eta ideia:
Munduan zehar, hirigintza arloan aldaketa handiak ematen ari dira; eta iadanik atzera geratu dira pertsona bakar batek (artistak) diseinatzen zituen espazioak, herrritarren inplikazioa bilatzen duten beste metodo batzuei bide emanaz. Eta orain arte ezagutzen ez genituen kontzeptu batzuk ari dira azaleratzen pixkanaka:Hirigintza partehartzailea edo eta Espazio publikoen demokratizazioa adibidez.
Eta hauek dira proiektu berri honetan islatu nahi ditugunak, hain zuzen, gauzak egiteko beste era bat badagoela erakutsi nahi dugu.
Proiektu berria:
Kontzeptu berri hauek gauzatzeko hiru pauso proposatzen ditu Udalak:
1.pausoa Orain arteko
Azpiegiturak ezarri eta parkea jatorri puntu baten kokatu (zelaia), herritarrek orrialde zuri bat izan dezaten irudimenari bide eman aurretik. Eta hauxe da gaur egun dugun egoera, obrak nahi baino gehiago atzeratu diren arren, jadanik zelai antzeman daiteke. Guztiz erabilgarria izateko hala ere, hilabete pare bat beharko dira, belarrak zapalgarria izateko denbora behar baitu eta uste baino beranduago erein baitute.
2.pausoa Udan egitekoa
Parte hartzeko prozesu bat burutuko dugu ekaina bukaera eta uztail hasieran etorkizuneko erabiltzaileekin eta jendarte ikerketa aplikatuetan aditua den enpresa batekin. Parkea ireki aurretik hasiko gara lan hauekin eta behaketan oinarritukoak izango dira batez ere.
Uztailean parkea herritar guztientzako zabalduko da eta zelai eder bat izango dugu erdialdeko leku pribilegiatu batean. Eguzkia hartu, kirolegin, irakurri edo eta nahi denerako.
3.pausoa hurrengo ikasturtetik aurrera
Irailetik aurrera ikerketa honen ondorio guztiak mahai gainean izanda, Udaleko bulego teknikoak, datu horien araberako proiektu bat diseinatuko du. Oinarrizko azpiegiturak eginak daudenez, hemendik aurrerako lanak epe motzean burutzekoak izango direlakoan gaude. Eta horrela, zirkulua itxiko dugu denok gozatu ahal izango dugun parke batekin.
Udalaren Irakurketa
Lasarte-Orian urbanistikoki aldaketa ezberdinak eman dira urteen poderioz. Eraiki diren etxebizitzekin batera plaza eta kale ezberdinak sortu dira. Espazio guzti hauen definizioa, historikoki gutxi batzuen esku egon da eta ia beti maila teknikoan bakarrik landu dira. Baina garaiak aldatzen ari dira eta herritarren parte hartzeak gero eta garrantzia gehiago du herriko erabakietan. Beraz, guztiz logikoa da, hirigintza bezalako esparru batean ere demokratizazio prozesu bat gauzatzea eta teknikariak herritarrengana gehiago hurbiltzea.
Tximistarreta gunearen izena prozesu parte-hartzaile batetik jaio zen eta erabaki garrantzitsua izan zen, baina kontutan hartu beharra dago espazioaren eraikuntza eta ingurunearen diseinuak bertako erabiltzaileen bizitzan garrantzia handia izango duen baldintza zango dela.
Orokorrean, Udalaren asmoa, oianarrizko galdera baten erantzuna da; herritarrak administrazioak sorturiko espazio berrira moldatzea nahi dugu edo espazioak moldatu beharko luke herritarren beharretara?
Udalaren ustez, galdera honek erantzun oso logikoa du eta beraz espazio berri honen demokratizazioan lan egingo du.
Orain arteko Hirigintza arloan eman diren udal politikak pixka bat argitzeko asmoz eta eta etorkizuneko joerekin koherentea den proiektua garatzeko asmoz, herritarrekin eta herriko errealitatea eta bizitzaren parte diren bestelako eragile, elkarte eta bizilagunekin denontzat izango den Tximistarreta gunea Prozesu Partehartzaile baten bidez aurrera eramatea da gure desira.
Herritarren erabilerarako gunea izango denez, zonaldea bera herritarren beharretara egokitu behar da beraien laguntzaz. Gune honen inguruko iritzi, ideiak eta proposamenak jaso nahi dira eta horien gainean egin proiektua Lasarte-Oriako herritar eta ezaugarri ezberdinak dituzten taldeekin.
Beraz, egin dezagun guztion beharretara eta nahietara egokitutako parkea, eta gozatu bertan!!!!!
Iruzkinak
-
marga iturriza
2014-03-07 / 17:53:25Kaixo, seguru nago ohartxo hau irakurriko duenak nondik idazten didan jakingo duela. Baita jakingo duzuela ere zein egokia iruditzen zaigun egin duzuen lana ... Baina... (bati da "baina" bat) "detaile txiki/handi bat... -behar bada aurreikusita dago, ez dakit- KOMUNAK!!!! Hurrek belarretan egiten dute pixa... eta kaka... txokoetan, papertxoak geratzen dira...
Benetan, nik uste dut jarri daitezkela, HJARRI BEHAR DIRELA!! Ale, mila esker ...