Albisteak

Tximistarreta parkea irekita dago bere lehenengo fasean

2013-08-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Ekainean hasi zen Tximistarreta parkea herritarren parte-hartzearen laguntzaz diseinatzeko proiektua eta dagoeneko lehengo fasea bukatu da. Orain artean, obra bukatu zenetik itxita egon da, zelaiak bere denbora behar zuelako indarra hartzeko eta epe hau igaro ondoren lehengo astean ireki egin zen bere erabilera publikorako.

 

Ekaina eta uztailean zehar, parkea oraindik itxita zegoen bitartean, herritarrekin erabilera saioak eta elkarrizketak burutu dira. Bertatik informazio ugari jaso eta aurrerantzean parke berriaren proiektua egiteko oinarri bat ezarri da.

 

Hemendik aurrera, jasotako ideia guzti horiek sailkatu, ordenatu eta beraien arteko lehentasunak ezarri beharko dira ahal den parke bateragarriena eraikitzeko. Horretarako, hasiera batetik parte hartu duten taldeetako bakoitzetik bi pertsonak osatutako lantaldea jarriko da martxan:

 

Lan taldearen osaketa:

 

Bertako bizilagunak. (2 pertsona)

Jubilatuen etxeko ordezkariak. (2 pertsona)

Gaztelekuan ibiltzen diren gazteak. (2 pertsona)

Sasoeta-Zumaburuko ikasleak. (2 pertsona)

Sasoeta-Zumaburuko gurasoek elkarteko guraso eta haurrak. (2 pertsona)

Andrejoakinako Haur Eskolako haurrak. (2 pertsona)

Jalgune elkarteko kideak. (2 pertsona)

Ingurumenaren arloan ibiltzen diren elkarte ezberdinak. (2 pertsona)

Herritarren deialdi orokorretik etorritakoak (2 pertsona)

 

Lan talde horren bilerak iraileko bigarren astean zehar egingo dira eta bertan Udaleko hirigintzako bulego tekniko pertsonalak parte hartuko du. Eta ondoren bulego tekniko hau izango da proiektu definitiboa osatu eta hurrengo urtean exekutatuko duena.

 

 

Garbitasuna zelaiaren erabilera bultzatzeko

2.fasea hasi bitartean, eraiki den zelaia guztiok erabiltzeko eta bertan esperimentatzeko gunea izatea da Udalaren helburua. Beraz, eta denok gozatzeko garbitasuna beharrezkoa denez, zaborra birziklatzeko ontziak ezarri dira eta momentuz Txakurrak bertan sartzea debekatu da. Azken erabaki hau, behin behinekoa izango da eta prozesuan zehar hartu beharko den erabaki bat izango da.     

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna