Albisteak

Tximistarreta, herritarrek pentsatu eta diseinatutako parkea osatua dago

2015-02-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Larunbatean San Pedro elizaren atzeko estalkiaren babesean Tximistarreta parkea, pentsatzen, diseinatzen eta gauzatzen aritu diren herritar eta eragile ezberdinak bildu ziren parte-hartze ekimen honi bukaera eta azken ukituak emateko.

 

Partaideak goizeko 11etan bildu ziren, eta ordurako udaletxeko brigadak guztia prestatuta zuen herritarrak eta batez ere txikienak lurreko jokoak nahiz etorkizunean egindako lanaren adierazle izango den enborra margotzeko.

 

2013an hasi zen herritarren parte-hartze ekimenak fruitu ugari eman ditu, eta argi geratu da hirigintza antolaketan bizilagunek asko dutela esateko. Izaera propioa duen parke bat sortu dute eta dagoeneko asko dira parkean egunero jolasten diren haurrak. Parkea pixkanaka osatuz doa; zelaia, bankuak, zuhaitzak, haur jolasak eta azkenik azpialdean, eliz atzeko estalpean, 2013an ateratako diseinuari bukaera emanaz, haur jolas berriak margotu ziren larunbat honetan.

 

Gainera, parte hartzaile guztiek beraien esku markak hemendik aurrera goiko parkean egongo den enbor batean jartzeko aukera izan zuten. Horrela lanean aritu diren talde guztiek, beraien sinadura jarri ahal izan zuten parkean.

 

1. Bertako bizilagunak.

2. Jubilatuen etxeko ordezkariak.

3. Gaztelekuan ibiltzen diren gazteak.

4. Sasoeta-Zumaburuko ikasleak.

5. Sasoeta-Zumaburuko gurasoek elkarteko guraso eta haurrak.

6. Andrejoakinako Haur Eskolako haurrak.

7. Jalgune elkarteko kideak.

8. Ingurumenaren arloan ibiltzen diren elkarte ezberdinak.

 

Hemen duzue ikusgai prozesu guztia laburtzen duen bideo: Eskerrik asko guztioi.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna