Albisteak

Ttakunek euskararen erabilera sustatzeko eta hainbat jaietarako hitzarmena sinatzen du

2017-12-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Sinatutako hitzarmenak euskara hainbat programa finantzatuko ditu: Gazte eta Amaraun Kluba, Kuadrillategi, Solaskide-solasbide edota Txintxarri aldizkaria. Eta hainbat jaialdiren antolaketa: Euskal Inauteriak, Azkorteko erromeria,  Santa Anako parodia, Santo Tomas eta Olentzero.

Jesus Zaballos alkateak eta Ttakun Kultur Elkarteko lehendakariak sinatu dituzte dagoeneko bi hitzarmen hauek. Horien bitartez, Ttakunek 170.572 euro jasoko ditu 2017an, aurtengo urtean zehar  garatutako programa guztiengatik. Jon Antxordoki Euskarazko zinegotzia eta Txus Alonso Festetako zinegotziak egon ziren ere ekitaldian

Lehenengo hitzarmena, eta diru-kopuruaren aldetik garrantzitsuena, euskararen erabilera sustatzeko programei dagokiona da, eta Ttakun K.E. 154.045 eurora arteko kopurua jasoko du 2017an. Aurkeztutako proeiktuek, guztira 328.784 euroko aurrekontua dutenak, hurrengoak dira: Gazte eta Amaraun kluba.

Sinatu den beste hitzarmena, Jaiak Departamentuarekin sinatutakoa da. Hiru urteko balioa duen hitzarmena da eta Ttakunek antolatutako hainbat jaialdi eta kultura ekitaldi finantzatzeko izango da. 2017rako subentzioa La  16.257 eurokoa da, 2018rako 17.284 eurokoa eta 2019rako 17.524 eurokoa.

Hitzarmen honen bidez finantzatzen diren jaialdiak eta kultura ekitaldiak hurrengoak dira:

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna