Albisteak

Tratu On Bat webguneak egunetik egunera merkatari gehiago biltzen ditu

2015-01-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Dagoneko hilabete bat pasa da Lasarte-Oriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak biltzen dituen eskaintzen webgunea martxan jarri zenetik eta momentuz udalerriko 67 establezimendu daude erakusleiho berrian.

 

Hain zuzen, hauxe da webguneak betetze duen beste funtzio bat, sarean Lasarte-Oriako establezimenduen merkatal gida bat eskuragarri jartzea. Zehazki, 36 merkatari, 15 ostalari eta zerbitzu pertsonalak eskaintzen dituzten beste 16 establezimendu ikus ditzakegu webgunean momentu honetan.

 

Erabilera datuei dagokienean, azken hilabetean, webgune berriak 1190 bisita jaso ditu eta bataz beste bisitari bakoitzak 5 eskaintza ikusi ditu. Udalaren ustetan datuak positiboak dira hasi berria den webgune batentzat, kontuan harturik komertzio asko eta asko oraintxe hasi direla eskaintzak sartzen eta interneteko erakusleiho bat izatea beraientzako esperientzia berri bat dela.

 

Gainera, herritarrak ere, sare sozialen bitartez pixkanaka ari dira ezagutzen webgunea eta bere aukerak eta azken hilabetean jarraitzaileak gehituz joan dira facebook eta twitterreko kontuetan.

 

Beraz, Udalak udalerriko hirugarren sektorearen eskaintzak ezagutzera animatu nahi ditu herritar guztiak:

http://eskaintzak.lasarte-oria.eus

 

Gainera, Lasarte-Orian establezimenduren bat baduzu eta web honetan agertu nahi izanez gero, bete ezazu hurrengo eskaera:

Eskaera

 

Eta azkenik, guztioi gure tokiko ekonomiaren oinarria den hirugarren sektorea bultzatzeko zuen laguntza eskatzen dizuegu zuen familiar, lagun eta ezagunei Facebook eta twitterreko kontuak atsegitera eta eskaintzak elkarbanatzera gonbidatuz.

Facebook: https://www.facebook.com/tratuonbat

Twitter: @Tratuonbat

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna