Albisteak

Tratu on bat marka sustatzeko pauso berriak

2014-11-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Atzo eguerdian, hirugarren sektoreko ordezkariarekin burutu zen bileran abenduan argitaratuko zen Tratu on bat egutegi egin ahal izateko prestakuntza lanak hasi ziren. Gainera, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen eskaintzak jasoko dituen webgunea parte hartzeko aukera luzatu zitzaien etorri ziren guztiei.

 

2015 egutegia:

Aurtengo egutegiak 6 argazki izango ditu, joan den urtean baina bi gehiago, eta bihilabetekaria izango da.  Iaz egin zen moduan udalerriko ekonomiaren motor diren  merkatari, ostalari eta zerbitzuetako ordezkariek parte hartuko dute eta Lasarte-Oria ezaugarritu nahi duen “tratu on bat“ ideia islatzen saiatuko dira.

 

Argazkiak hurrengo hilabetean zehar egingo dira eta bilerara agertu ezin izan zuenak, eta parte hartu nahi duenak, oraindik izen emateko aukera du. Dionisio Avilarekin enplegu dinamizatzailearekin harremanetan jarriz, d.avila@lasarte-oria.org helbide elektronikoaren bitartez edo 943 37 61 83 telefonora deituz.

 

Tratu on bat webgune berria aurki martxan:

Ez dira gutxi gure inguruan deskontuak argitaratzen dituzten webguneak eta gero eta gehiago dira interneten bere produktuak saltzen dituzten negozioak. Internet, egunerokotasunean gero eta gertuago dugun baliabidea da eta bere bitartez eskaintzak kontsultatu edo erosketak egiten dituzten bezero gero eta gehiago ditu.

 

Hori dela eta, atzo eguerdian eginiko bileran webgune berri baten berri eman zen. Hemendik gutxira Lasarte-Oria tratu on bat webguneak ateak irekiko ditu eta udalerriko merkatari, ostalari eta zerbitzuek beraien eskaintzak erakusteko aukera berri bat izango dute.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna