Albisteak

Tokiko ekonomia lantzen

2013-01-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Hitzhartu
Lasarte-Oriako Udalak aurreko urtean udalerriari buruzko diagnostiko sozioekonomikoa egin zuen (Lasarte-Oria zenbakitan, gaur egun webgunean dago ikusgarri), eta bertan ondorengo sektoreak identifikatu zituen ekonomia lokaleko garrantzitsuenen artean: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak. Horregatik parte-hartze prozesu bat abiatu zuen sektore hauen baitan, Udala eta sektore hauen artean komunikazio bide eraginkorra irekitzeko, horren beharrak identifikatu eta dinamizatzen laguntzeko.
 
Horretarako, aste honetan prozesu horren bigarren bilera erronda egin da Villa Mirentxuko Ekitaldi Aretoan:
 
 
-          Merkataritza sektorearekin: astelehenean, urtarrilak28.       
-          Ostalaritza sektoarekin: asteartean, utarrilak 29.
-          Zerbitzu pertsonalak sektorearekin: asteazkenean, urtarrilak 30.
 
Lehen bilera errondan, bertaratutako profesionalen proposamenak jaso ziren, gaur egun sektorean eragina duten faktoreak aldatzera, hobetzera edo berriak sortzera begira. Ondoren, departamentu barruan lanean aritu dira, hauek aztertzen egingarriak eta egin ezin daitezkeenak bereiziz eta ideiak landuz. 
 
Eta bigarren bilera erronda honetan berriz, aurreko bileretan jasotako ekarpenei Udalak prestaturiko erantzunak jakinarazi dizkie parte-hartzaileei. Hauek baloratu eta guztien artean beraientzako garrantzitsuenak direnak lehenetsi ditzaten, modu honetan ekintza ordena bat ezarriz.
 
Azkenik, prozesu guzti honetan bildutako informazioa Udalak txosten batean islatzeko asmoa du, ondoren berriro tokiko ekonomiako sujetu guztiekin elkarbanatzeko eta aurrera begirako eginbeharrekoak zehazteko.    
 
Bileren antolatzaileak Gizarte Zerbitzuak, Inmigrazioa, Lankidetza, Enplegua eta Emakumea Saila, eta Partehartzeko saila dira.
 
Bereziki garrantzitsuak dira bilera hauek, etorkizunean, udalaren sustapen ekonomikorako programek kontuan izango dituztelako bileretan planteatutako proposamen eta erabakiak.

Aurrerantzean foro hauetan parte-hartzeko edo informazioa gehiago jakin nahi izanez gero, d.avila@lasarte-oria.org e-mailera idatzi, edota 943376183 telefonora deituta eta Dionisio Ávilarengatik galdetu.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna