Albisteak
Texas F.K.rekin hiru urterako hitzarmena sinatu da San Silvestre lasterketa antolatzeko
2017-12-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hitzarmenak ezartzen duenez, urtero 2.000 euro ordainduko dira lasterketako dortsaletan Tratu On Bat marka promozionatzearen kontzeptuan. Parte-hartzaileei motxilak ematea ere ezartzen du.
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Texas futbol-klubeko presidente David Mateosek sinatu zuten hiru urterako hitzarmena. Haren bitartez, Udala ekonomikoki laguntzera konprometitzen da, urtero 2.000 euro ordainduz, Udalaren logotipoa eta Tratu On Bat markarena dauzkaten motxilak emanez eta ekitaldia antolatzeko beharrezkoa den azpiegitura jarriz.
Lasterketarako inskripzioa 3 eratara egin ahalko dela gogorarazten da:
- www.kirolprobak.com webaren bidez (abenduaren 28ra arte). Kostua 5 €.
- Kulturetxean (abenduaren 29an eta 30ean). Kostua 7 €.
- Okendo plazan (abenduaren 31n, goizean). Kostua 10 €.
Aurten, hauek dira lasterketako modalitateak:
- Korrikalariak (6 km)
- Nordic Walkinga (4,3 km)
- Patinatzaileak (6 km)
Izena emateko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da.
Informazio gehiagorako, bisitatu web-orri hau:
http://www.sansilvestrelasarteoria.com
Beste informazio interesgarri batzuk:
https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=2037&lang=eu