Albisteak
Tajamar errotondako obren inguruko abisua
2014-07-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Tajamarreko errotonda sortu den zuloa dela eta, hurrengo astetik aurrera errepidearen konponketa burutuko da. Obrak astelehenean, uztailak7, hasiko dira eta bidearen zati bat altxa beharko da errepidearen hondorapenaren zergatiak jakiteko.
Ondorioz, obraren inguruko eremuan dabilen trafikoan aldaketak egongo dira:
-Lehenengo eta behin, errotonda erdia itxi egingo da eta beste zatia norabide bikoitzeko bidea bihurtuko da.
-Buruntza kalea moztu egingo da Antxota kalearen parean eta ezingo da Tajamar errotondara iritsi. Garajeetara iristea baimenduko da.
-Antxota kaleak norabidea aldatuko du Buruntza kaletik lehenbiziko bidegurutzera, bertatik Donostia etorbidera iristeko aukera egongo da.
-Aldaketa guztiak planoan agertzen den moduan adieraziko dira.
Udalerriaren sarrerako lehenengo errotondatik Zumaburuko errotonda-arte ordezko bidea erabiltzea gomendatzen da.
Barkatu eragozpenak.