Albisteak

“Super H Hontz Zuriaren Lurraldean” komikia aurkeztu dute

2015-12-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak eta Aterpeak beren sostengua agertu diote gaixotasun ezohikoak eta haurren minbizia ikertzearen alde dirua biltzeko eta sentsibilizatzeko kanpainari.

 

Prentsaurrekoan, Lasarte-Oriako alkateak erabateko babesa agertu zion SuperH ikerketari eta haur onkologikoari edo eritasun larrikoari laguntzeko elkarteari. Zaballosek azaldu zuenez, proposamena egin ziotenean, inpresionatua eta bere sostengua emateko prest agertu zen. Eskerrak eman zizkien hainbeste haurrek eta haien familiek bizi duten errealitate latza argitara ateratzeko egiten ari diren lanagatik. Lasarteoriatarrak komikia erostera animatu zituen, elkartea garatzen ari den proiektuetan laguntzeko.

 

Adierazi zuen nahi lukeela instituzioak izatea arlo honetan ikertzeari erabateko sostengua ematea bere gain hartuko dutenak, eta ez izatea egoera horiek nozitzen dituzten familiak horretarako baliabideak bilatu behar dituztenak. Merkatariek proiektuarekin hartutako konpromisoa ere eskertu zuen, beren buruak eskaini baitituzte liburua saltzen laguntzeko.

 

Elkarteko kidea eta liburuaren sustatzailea den Almudena Salasek Super H elkartetik egiten ari diren lana esplikatu zuen. Bi helburu ditu: haurren eritasun ezohikoez eta haurren minbiziaz ikertzeko proiektuei babesa ematea eta gaiaz sentsibilizatzea. Nabarmendu zuen garrantzizkoa dela horrelako gaixotasunak ikertzeko proiektuen finantzaziorako baliabideak lortzea, zeren, 6.000 pertsonatik bakarrari erasaten dioten gaixotasunak izanik, ez baitira ekonomikoki errentagarriak eta, ondorioz, korporazio farmazeutiko handiek ez baitiote haien ikerketari heltzen.

 

Bere langintza ahalbidetzeko, sentsibilizazioko hainbat jarduera egiten dituzte, hala nola festak, mechandisingeko produktuak (elastikoak, txapak, eskumuturrekoak, makila magikoak...), kiroleko jarduerak...

 

Kanpaina berria zentratzen duen komikia Almudena Salasek eta Miren Amurizak egindako lan bat da, eta ikerkuntzarako funtsak biltzea da horrekin lortu nahi dena. Komikian, SuperH gure heroiak bidaia bat egiten du gaixotasun ezohikoak edo minbizia nozitzen duten haurren errealitate zailetik fantasiaren mundura, gaixotasuna gainditzen laguntzeko.

 

Udalari eta Aterpeari eskerrak eman zizkien, proiektua zabaltzeko eta liburua saltzeko eman duten laguntzagatik.

 

Amaitzeko, Ramón Ormazabalek, liburua saltzeko bere burua eskaini duten establezimenduetakoren bat lagun zuela, eskerrak eman zizkion elkarteari, proiektu solidario honetan kolaboratzeko eman dien aukeragatik. Jomuga moduan, 100 liburu saltzea jarri dute. Liburuak 12 establezimendu kolaboratzailetan egongo da salgai: Aritza mertzeria, Arkupe taberna, Santana informatika, Ormazabal loradenda, Iturbe oinetakoak, Asmae zapata-denda, Urruzola mertzeria, Alkar leihoak, Alba moda, Maya lentzeria eta Noelia Calero osteopatia eta fisiologia. Ormazabalek elkarteak erabilitako esaldia nabarmendu zuen: “Denak ezinezkoa dirudi egiten den arte”. Eta adibideari jarraitzeko gonbita egin zuen.

 

Ikusi Super BHren dosierra

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna