Albisteak

Sortzaileen Mugikortasunerako programa

2016-10-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Euskadiko eta Akitaniako 24 gazte sortzaileei zuzendutako mugikortasun programa honek sorkuntza ekosistema bat Euroeskualdean garatzen laguntzea du xede. Programa honi esker sortzaileei arreta handiena jarri ahalko zaie eta beraiekin topalekuak partekatu dira non sareak ehundu, ideiak konektatu eta beste tokiko/eskualdeko sorkuntza ekosistemen arteko sinergiak ahalbidetuko diren, betiere Euroeskualdeko sorkuntza ekosistema indartzeko xedez.

2016-2017 bitartean 3 deialdi argitaratuko dira: lehenengoa, 2016ko urrian; bigarrena, 2017ko urtarrilean; eta hirugarrena 2017ko apirilean. Indarrean dagoen deialdian hautatua ez den izangaiak hurrengo deialdietan aurkezteko aukera izango du.

ZERTAN DATZA?

Proiektuaren xede nagusia Euroeskualdean gazte sortzaileen arteko mugikortasun programa bat abian jartzea da. Programa honek sortzaileei 2/3 egunetako egonaldiak eta sorkuntza ekintzailetza sustatzen duten espazioetara bisitak eskainiko dizkie bere jardunerako interesgarriak izan daitezkeenak baita bere proiektuak hobetzeko lanabesak eskuratu, sormena eta berrikuntza freskatu eta ideiak garatzeko inspirazioa elikatu, Akitanian zein Euskadin.

ZEINEK JASO DEZAKE?

  1. Programa honen onuradunak Akitanian edo Euskadin erroldatuta dauden pertsona sortzaileak (fisikoak edo juridikoak) izan daitezke, 40 urte beherakoentzat nagusiki. Onuradunek proiektuan bazkide diren erandundeetako egoitzetan 3 eguneko egonaldia egiteko nahia agertzen dute.
  2. Jarduera edo proiektua ondorengo diziplinetako batean oinarrituko da: Ikus-arteak, Ikusentzunezkoak, Diseinua, Arte grafikoak, Teknologia berriak, Arkitektura, Artisautza, Moda eta Bitxigintza.
  3. Eskatzaileek enpresa proiektu bate do sorkuntza-ekintzailetza egitasmo bat abian izan behar dute.
  4. Gehienez ere, eskabide bat aurkeztu ahalko da titular eta deialdi bakoitzeko.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

a) Oraingo proiektuaren originaltasuna eta/edo izaera berritzailea, eta trukaketa burutuko den lekuko diziplinekin hobeto egokitzen direnak (50 puntu);

b) Eskatzailearen curriculuma edo ibilbidea (30 puntu); eta

c) Proiektuaren egokitzapena bitartekoekin eta garatzen den testuinguruarekin (20 puntu).

OINARRIAK JAITSI

LAGUNTZA ESKATU

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna