Albisteak

Sinatu dira Gurasoen Elkarteekin hitzarmenak, eskola-kirola garatzeko

2016-10-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hitzarmenak Landaberriko eta Zumaburu-Sasoetako guraso-elkarteekin sinatu dira, eta Udalaren eta ikastetxeen artean sortu beharko den egitura arautzen dute hitzarmenok, bai eskola-kirola kontuan izateko, bai halaber Udalak hura finantzatzeko, 44.373 euroko zenbatekoarekin.

Atzo arratsaldean, Udalaren batzar-aretoan, hainbat hitzarmen sinatu ziren Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosen eta herriko ikastetxeetako Guraso Elkarteen artean, eskola-kirolean jarduteko.

Horrela, ikastetxean kirolean jarduteko egitura espezifiko bati eustea bermatzen da, ikastetxe bakoitzeko kirol-teknikariekin lan egingo duen kirol-koordinatzaile baten bidez.

Ikastetxeek teknikariek prestakuntza eta teknifikazioko jardueretan parte har dezaten bultzatu beharko dute. Gainera, ikastetxeetako agenteak elebidunak izan daitezen saiatuko dira, kirol-jardunean euskararen erabilera sustatze aldera.

Ikastetxeek konpromisoa hartzen dute Udalak eskola-kirola kudeatzeko sortu duen egitura lokalean parte hartzeko. Horrez gain, ikasturte bakoitzean jarduera-egitarau bat antolatuko dute, Foru Aldundiak ezarritako programaren ildoen arabera.

Era berean, kirol-elkarteekiko lankidetza erraztu beharko dute, haurren kirol-jarduna bultzatzeko, bai eskola-garaian, bai eskola-garaitik kanpo.

Udalak konpromisoa hartzen du ikastetxeko kudeaketarako egitura lokal bat sortzeko, eta egitura lokal horien sorkuntza, garapena eta kontsolidazioa gainbegiratuko ditu. Halaber, programa gara dadin, udalaren instalazioak erabili ahal izango dira.

Gainera, ikastetxeak diruz lagunduko ditu, Lasarte-Oriako ikastetxeek adostutako irizpideen arabera.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna