Albisteak
Sexuen arteko bizikidetzarako emakume-zentroaren kudeaketa
2013-06-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak
Maiatzak 31an Lasarte-Oriako Udaleko Zerbitzu Sozialak, Inmigrazioak, Kooperazioa, Enplegua eta Emakuaren Batzorde Informatiboak orain arteko emakumeen zentro zibikoko kudeaketa aldatuko duen baldintza plegu berri batzuk onartu zituen. Eta lehengo asteko ostiraletik, ekainaren 7tik, aurrera proposamenak aurkezteko lehiaketa martxan dago.
Beraz, zentro honen erabilerak aldaketa bat izango du eta hemendik aurrera beste era batetara definituko da: emakume eta gizonen arteko elkarbizitza egoki bat sustatzeko udal ekintzak bultzatu eta koordinatzeko espazio erreferentea.
Eta bere helburuak hauek izango dira:
- Emakume talde eta kolektiboak sustatu, lagundu eta orientatzea.
- Udalerriarentzako eremu ezberdinetan emakume eta gizonen egoeraren diagnostiko bat osatu eta aurrera begirako ekintza plan bat egin.
- Herritarrentzako Sexologia laguntza jarrai eta profesional bat eskaini.