Albisteak
Sexuak astinduz. Sexualitate arduratsu eta zoriontsurako tailerrak
2015-02-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria
3 tailer ezberdin proposatzen dira Lasarte-Oriako gaztelekuan sexualitate arduratsu eta zoriontsuak bultzatzeko asmoz. Doakoak izango dira eta ez da beharrezkoa aurreinskripzioa.
OTSAILAK 13, 19.00etan gaztelekuan. ¿NOLA HASI, ZAINDU ETA BUKATU GURE BIKOTE HARREMANAK?
Modu asko eta ezberdinak daude bikoteak osatzeko. Batzuek nahiago dute noizean behin geratzea gustatzen zaien pertsonarekin eta beste batzuek, aldiz, beti egon behar dute elkarrekin edo whatsappeatuz. Baina hasi baino lehen bikote harremanekin ligatu behar ote da!
Nola egin dute gaurko gazteek ligatzeko?
Nork hartzen du aurrea gehiago, mutilak edo neskak?
Sare sozialetan gauzatzen dira gaur egungo seduzio-moduak?
Zer egin lotsari aurre egiteko?
Guzti honek garrantzia dauka ligatzerako orduan baina zergatik ligatzen da? Zein da helburua? Tartetxo eder bat pasatzeko edo haratago, maitemintzeko? Behin bikotea osatuta, bakoitzak bere koadrila eta bere afizio guztiak matenduko ditu edo bestela bestearen menpe egongo al gara? Ziur aski jeloskortasuna agertuko da eta gure emozioak kudeatu beharko ditugu. Duda eta galdera asko ditugu ziur aski guztiok.
Komunikazioa eta konfiantza funtsezkoak izango dira harreman aberasgarriak eduki eta dastatzeko. Eta noski, sexu harremanekin adostu beharko dugu zer den gustatzen zaiona bakoitzari primeran pasatzeko eta plazerra nahiz desioaz gozatzeko. Baina ziur aski amodioa edo dena delakoa ere bukatu egingo da eta bikote harremanak ondo bukatzea ere ondo legoke. Roilo txarrik gabe eta agian, etorkizunean, berriro lagunak edo zerbait gehiago izateko. Guzti honen inguruan hitz egingo dugu tailer honetan, noski, harremanak eta bikoteen arteko tirabirak hobeto konpontzeko.
MARTXOAK 27: ¿Bideo pornoek eragina dute gure sexualitatea bizitzeko orduan? 19.00etan gaztelekuan
EKAINAK 19: Sexu aniztasuna: sexu orientazio ezberdinak, modu ezberdinak neska edo mutila izateko, sexu praktika ezberdinak,...19.00etan gaztelekuan