Albisteak

Sexu informazio eta aholkularitza zerbitzu berria emakumeen zentroan

2013-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte-Oriako emakume zentroan martxan jarriko diren proposamen berrien artean, gune berri bat irekiko da, sexu informazio eta aholkularitza emango duena hain zuzen. Proiektu hau integrala da, eta Lasarte-Oriako guztiei zuzendua dago eta arreta zerbiztu bat izango du ostiralero 16etatik 20etara.

 

Hauek dira zerbitzu honen helburu nagusiak:

Sexualitatea lantzeko zerbitzu integrala eskaintzea

Sexualitatea ikuspegi positibo, emankor eta atsegin batetik erabiltzaileekin lantzea

Kezkak, zalantzak eta zailtasunak bideratzea

Sexualitatearen inguruan dauden edo egon daitezkeen mito, tabu eta elementu ilunak murriztea

Informazio zientifiko, baliagarri, onuragarri eta erabilgarria ematea

 

Lasarte-Oriako biztanleen sexu bizitza, bizipenak, aukerak, informazioa eta aholkularitza bultzatzea izango du helburu orokorra. Bulegoan bertan sexu informazio eta aholkularitza emango da, eta kanpora begira beste proiektu batzuk eramango dira aurrera; hauen artean hezkuntza proiektuak, irakaskuntzan sexu heziketan trebatu, emakumeen aurkako indarkeria ekiditeko tailerrak landu, edo jaima informatiboak sexu informazioa emateko ikastetxe ezberdinetan.

 

Guraso eskolak antolatzea ere asmoen artean dago, gurasoak sexu heziketan trebatzen joateko, haien seme alabekin sexu hezkuntza nola landu jakiteko.

 

Sexu bulego mugikorra izan nahi da, herriko hainbat baliabideetara hurbilduz adibidez gaztelekura, atsobakar egoitzara, edo etor daitezkeen beste hainbat eskaera ezberdinei erantzuna ematen joango dena.

 

Bulegoan hitzordu emango dira (bakarka, bikoteka, taldeka), baina beste aukera batzuk ere izango ditu herritarrak sexu informazioa eta aholkularitza jasotzeko. Telefonoz, posta elektronikoaren bitartez, sare sozialen bitartez...

 

Zerbitzua integrala eskaintzeko asmoari eutsiz, sexuaren inguruko gai interesgarri eta baliagarriak lantzeko hainbat tailer, hitzaldi edo bideo forumak antolatuko dira Lasarte-Oriako biztanleei zuzenduak.

 

Arreta zuzena ostiralero izango da 4etatik 8ak arte. Hitzorduak adosteko telefonoa 943 363958 edo bestela emakumeen zentroko helbide elektronikoan

emakumezentroa@lasarte-oria.org

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna