Albisteak
SEXU INFORMAZIO ETA AHOLKULARITZA BULEGOA GAZTELEKUAN
2016-09-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Berriro martxan dago gazteentzako sexu informazio eta aholkularitza bulegoa. 2 urte daramatzagu Gaztelekuan, ostegunero 6etatik 8ak arte, sexualitatea lantzen gazteekin eta pasaden ikasturtean 159 gazte pasatu dira kontsultak egiteko (aurrekoan etorri ziren 120 gazte)
Gazteentzako sexu informazio eta aholkularitza bulegoa 2014ko irailean jaio zen, sexualitatearen inguruko kontsultekin emakume zentroan ematen den zerbitzua jarraipena emateko.
2 urtetan 279 kontsultak jaso dira eta hauxek izan dira kontsultatutako gairen batzuk:
- Nola ligatu, zer egin mutil edo neskak erakartzeko
- zenbat antisorgailu mota dauden
- zer gertatzen den kitzikapenean edo orgasmoan
- nola lortu bikote harreman zoriontsuak.
- Lehenengo aldiaren mina
- zein adinetan aproposa den sexu harremanak edukitzea
- kondoien eskaera
- Harremanei buruzko aferak
Horretaz gain 3 tailer ezberdin antolatu dira aurreko denboraldian gaztelekuan eta erantzun handia eduki dute tailer hauek.
- Apirilak 1: Drogak eta efektuak sexualitatean – 20 mutil
- Ekainak 9: Youtuberrak y matxismoa - 12 neska eta 3 mutil
- Ekainak 24:: Alkohola, jaiak eta mutil eta nesken koadrilak– 20 mutil eta 10 neska