Albisteak

Segurtasunezko zorua instalatzen Tximistarretako haur-parkean

2017-07-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udala Tximistarreta Parkeko haur-jolasetan hondar-geruza bat instalatzen ari da, gerta litezkeen erorketetatik babesteko balioko duena.

Obra hori orain urte batzuk egin zenean, eginkizun geratu ziren haur-parke horretarako beharrezkoak diren segurtasunezko neurriak. Horregatik, udaleko brigada une honetan zoru berri bat egiten ari da jolasen eremuan. Horretarako, jolas horiek inguratzen dituen lurra erretiratu egin da, 40 eta 60 cm arteko hondar-geruza bat ipintzeko, segurtasunezko zoru moduan jardungo duena. Eremu hori guztia zurezko piezen bidez hesituko da.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna