Albisteak
Sasoetako bajuen eraisketa obrak esleitzeko prozedura martxan jarri da
2014-12-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Azaroaren 25an Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu ziren pleguen bitartez lanak egingo dituen enpresa aukeratzeko prozedura martxan jarri da. Enpresa ezberdinek beraien proposamenak aurkezteko epea hurrengo abenduaren 21a arte izango dute eta hortik aurrera esleipena egiteko lanak hasiko dira.
Prozedura administratiboak bi hilabete inguru iraungo du beste arazorik ez balego, eta azkenik, behin erreplanteoa egin ondoren obra egiteko enpresa arduradunak hiru hilabete eta erdiko epea izango du guztia gauzatzeko.
Beraz, lan zailak eta neketsuak izan badira ere orain artekoak, dagoeneko gutxi falta da obrei hasiera emateko. Lan guztien kostua: 357.487€