Albisteak

Sasoeta auzoko eraispenen eta espazio berrien diseinuak definituko dituen prozesuaren aurkezpena egingo da astelehenean

2014-09-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Hurrengo astelehenean, arratsaldeko 18etan, Sasoetan kokatuta dagoen Gaztelekuan, auzoko etxabeen eraispen proiektuari dagokion informazioa azalduko da eta etorkizunean sortuko diren espazio berrien diseinu bateratuak lortzeko parte-hartze prozesuaren aurkezpena egingo da auzotarren aurrean.

 

Sasoetako etxabeen eraisketa orain dela asko aurreikusiriko proiektua da eta gaur egun epe motzean gauzatuko den obra bat izango da. Horregatik, bertan espazio berriak sortuko direla ikusirik, hauen erabilera eta diseinua zein izango den erabakitzeko parte-hartzean oinarrituriko lanketak hasiko dira hurrengo astean.

 

Lanketa hau HIriDUNAK hirigintza parte-hartze prozesuetan adituak diren arkitekto taldeari egokitu zaio eta atzo Gaztelekuan lehen aldiz udalerriko zenbait elkarteren aurrean beraien lanaren oinarriak eta plangintza azaldu zituzten.

 

 

Arkitekto taldea dagoeneko abuztuan lanean hasi zen, udalerriko mailako behaketa eta azterketa lanak egin zituen eta interbentzio eremuan auzora begira  lehen gerturatze bat egin zuten Txokoetako haurrekin batera. Bertan haurrek beraien perfilak marraztu eta zonaldeko hormetan itsatsi zituzten auzotarren begiradapean. Horrela, etorkizuneko erabiltzaileek proiektu berriko lehen harria jarri zutelarik.

 

Hemendik aurrera parte-hartze proiektuak hurrengo bi hilabeteetan zehar luzatuko den 4 fase izango ditu eta eskala ezberdinetan lan egiteko aukera izango da:

 

1.fasea

Lasarte-Oriako espazio publikoaren ezagutza, historikoa, teknikoa eta bizipenetakoa.

Metodologia: Dokumentu azterketa, Bilerak

Abuztua

 

2.fasea

Herri osoko espazio publikoen erabileren gaineko azterketa hausnarketa eta erabilera proposamena jasotzea.

Metodologia: Behaketak eta elkarrizketak

2 tailer

Herri eskala

Irailak 23-30

 

3.fasea

Sasoeta auzoko espazio publikoen erabileren gaineko azterketa hausnarketa eta erabilera proposamena jasotzea.

Metodologia: Behaketak eta elkarrizketak

2 tailer

Auzo eskala

Urria 21-28

 

4.fasea

Sasoeta auzoan sortuko diren eta aldatu nahi diren espazioetarako proposamen zehatzak jasotzea.

Metodologia:

Erakusketa

2 tailer

Azaroa 8-15

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna