Albisteak

Santa Ana jaiak aurkeztu dira

2014-07-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Hurrengo uztailak 20tik aurrera eta hilaren 26arte Lasarte-Orian Santa Ana jaiak ospatuko dira eta aurtengo antolaketan udalerriko bost elkartek parte hartzen dute. Hurrengo astean berriz, uztailaren 16an, Oriako Kamen jaiak izango ditugu eta hilabetearen bukaeran Basaundiko San Ignazioak ospatuko dira.

 

TTAKUN K.E., ERKETZ E.D.T., SENDOKI K.B. eta SANTA ANA PALA Batzordeak antolatu dituzte Lasarte-Orian tradiziozkoak diren Santa Ana jaiak. Aurten, zenbait nobedade izango dute jai hauek: uztailaren 26an, ATERPEAko partaide diren tabernek, orain arte Santa Ana jaietan parte hartu ez dutenek, “Santa Ana pintxoa” eskainiko dute.

                  

SENDOKI K.B. taldeak antolatu ohi duen eskulangintza azoka Santa Ana eguna ospatu baino igande bat lehenago izango da, Okendo plazan. Aurten, 30. Edizioa ospatuko denez “urte garrantzitsu honetan, azoka lau zatitan banatu dugu: Mercero Plazan elikadura postuak izango dira; Okendon kanpotik etorritako artisauak, eta bertako udaletxearen arkupetan I Ehoziri Topaketa izango da -30 lagun ingurukoa-. Hauen ondoan, apirilean egindako deialdi publikoan guregana etorritako herriko artisauak izango dira

 

Santa Ana eguneko ospakizun astean sartuta, Santa Ana Pala txapelketaren final-erdiak ospatuko dira Loidi Barrengo frontoian, bai 21ean eta bai 22an.

 

Eta festetako egun nagusian, uztailaren 26ko goizean, TTAKUN K.E. eta ERKETZ EDT elkarteen eskutik  “ohikoa den luncha eskainiko da Brigidatarren komentuan egiten den mezaren ostean, eta 12etan, ERKETZek, Santa Ana karkaban, agurra dantzatuko du eguerdiko 12ak direnean”. ATERPEAko tabernetan “Santa Ana Pintxoa” salduko den egunean, arratsaldeko partean, Santa Ana Pala txapelketaren 3. eta 4. postuen zein finaleko partiduak jolastuko dira.  Santa Ana Parodiarekin emango zaio bukaera egunari, azken urtean zeharreko gertakarien berri emango digutela giro umoretsuan.

 

Egitaraua

 

UZTAILAREN 20an             

         Egun osoz     SANTA ANA ESKULANGINTZA AZOKA (Okendo eta Mercero plaza)

                  

        

UZTAILAREN 21 eta 22

         19:00etan     SANTA ANA PALA TXAPELKETAKO SEMIFINALAK (Loidi-barreneko pilotalekua)

 

 

UZTAILAREN 26an, SANTA ANA EGUNA

 

ATERPEAko TABERNETAN "SANTA ANA PINTXO"a .

 

         11:00etan     AMA BRIGITARREN KOMENTUA meza. Ondoren, hamaiketakoa.

         12:00etan     SANTA ANA KARKABA agurra Erketz EDT-ren eskutik.

        

         SANTA ANA PALA TXAPELKETA

         17:30ean      3. eta 4. postua:

         18:30ean      finala:

        

         SANTA ANA PARODIA

         21:30ean      desfilea "lasartearra" elkartetik Okendo plazara.

         22:30ean      Santa Ana eguneko parodiaz gozatzeko aukera.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna