Albisteak

SANTA ANA EGUNA

2015-07-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aterpea elkarteak aurkeztu du Santa Anako II. Pintxoa jadurnaldia. Oinarri moduan, pintxoak bakailaoa eta piperrak erabiliko ditu, taberna bakoitzak bere iaiotasuna gehituz. Aurtengoan, ostalaritzako 6 establezimenduk iragarri dute parte hartuko dutela: Abendek, Arkupek, Buenetxeak, Sanchok eta Yolandak beren proposamena 2 €-ko prezioan eskainiko diote dastatu nahi duenari.

Goizeko 11:00etan, Brigidatarren komentuan, usadiozko meza emango da. Ondoren, Ttakunek luncha eskainiko du.

Arratsaldean, Loidibarren frontoian eta 17:30etik aurrera, Santa Anetako pala-txapelketako finalak jokatuko dira. Xenki-Iñigo eta Xanti-Bernaitz bikoteak hasiko dira, 3. eta 4. postua lortzeko. Amaitu bezain laster, 1. eta 2. postuaren bila jokatuko dute Jon Pello-Etxezarreta eta Jon Begiristain-Xabier Arteaga bikoteek.

Egunari amaiera emateko, 22:30ean eta Okendo Plazan, jadanik tradizionala den Santa Ana parodiaz gozatzeko aukera izango dugu, Ttakun elkarteak 30 lagun baino gehiagoren lankidetzarekin antolatuta. Bere umore-tonu bereziarekin, errepasoa egingo diete azken urte honetan gure herrian gertatu diren eta gaurkotasuna edo garrantzia izan duten gaiei.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna