Albisteak

San Pedro Jaietarako ekarpenak egin nahi dituztenek hurrengo astertean izango dute aukera

2014-01-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Urteroko legez, 2014. urtean ere San Pedro jaien antolaketari ekindio Udalak, eta horretarako berriro ere Jaietan Blai! Festak antolatzeko eta ekarpenak egiteko parte-hartze egitasmoa martxan jarriko du udaleko Gazteria eta Festak departamentutik.

LEHEN TOPAKETA, DATORREN ASTEAN, URTARRILAREN 28AN, ARRATSALDEKO 18.30ETAN UDALETXE BERRIKO HALL-EAN IZANGO DA.

Aurtengoan prozesu osoa berritu eta osatu egin nahi izan da eta horretarako egin beharreko bidea birplanteatu da. Horrela, aurtengo helburu nagusia bilera gutxiago egitea, eta hauek fruitu gehiago ematea izango da.

Egitasmoan aldaketak:

Aurreko urteetan aurrera eramandako Jaietan Blai! prozesuen balorazioa oso positiboa izan da. Festak herritik herriarentzat, Lasarte-Oriako talde, elkarte eta gizabanakoen parte hartzea oinarri harturik diseinatu dira, eta emaitza azken bi urteetan ezinhobea izan da.

Hala ere, aktiboki parte hartu duten herritarrek balorazioetan adierazten duten moduan, prozesu osoak luze jotzen du. Hori dela eta, aurtengorako beste dinamika berri proposatu nahi izan du Udalak.

Esan bezala, bi bilera soilik egingo dira, hauetariko bakoitza helburu oso zehatz batekin:

Datorren asteko bilera hain zuzen EZAUGARRIAK definitzeko bilera izango da beraz.

Herritar eta elkarte guztiei gonbidapena:

San Pedro jaiak adin guztietako pertsona orok gozatzen ditu, bakoitzak bere modura. Hori dela eta mundu guztiak esateko eta proposatzeko asko du, bakoitzak bere bizipen, esperientzia eta egunerokotasunetik.

Beraz, Gazteria eta Festak departamentuak herritar oro gonbidatu nahi du topaketetan parte hartzera, herritarren iritzi eta ikuspegi global batetatik festa parte hartzaile eta anitz batzuk sortzeko.

Gure herriko elkarteen parte hartzea ere ezinbestekoa da; bai festetan ekintzak antolatu ohi dituztenena eta baita gainontzekoena ere. Guztiei gutun bat helarazi bazaie ere, aukera honetaz probestu nahiko genuke hauei ere gonbita luzatzeko.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna