Albisteak

San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik

2015-05-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

2015. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 8 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako Udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu! Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu helbideari edo hemen bozka dezakezu.

OHARRA:

Ostiralean bozkatuko dira Kartel lehiaketako partaideen lanak. Interneten bidez jasotako bozketan hainbat arau hauste egon direla detektatu ondoren, Gazteria, Festak eta Kirol departamentuak honako hau adierazi nahi du:

  1. Aurten interneteko bozkak ez dira kontutan edukiko.
  2. Batzordekideek egingo dute aukeraketa.
  3. Datorren urtera begira Kartel lehiaketaren oinarriak errebisatuko dira horrelakorik gerta ez dadin.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna