Albisteak

San Pedro jaietako egitaraua aurkeztu da

2015-06-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

2015. urteko programari dagokionez, aspektu azpimarragarriena herriko elkarteen elkarlana eta inplikazioa izan da. San Pedro jaien antolaketan aktiboki parte hartzen dute jada herriko eragileak, eta honek gure festak gero eta herrikoiagoak izatera daramatza, antolaketa-eredu zabal eta plural bat oinarri izanik. Hori dela eta, parte-hartzaile garen guztion izenean aurkeztu nahi genuke aurtengo egitarau hau, guztion lanaren emaitza baita.

 

Egitaraua irakurri

 

Azken urteetan parte-hartzeari dagokionez egindako lana jada sendotuta dago: Lasarte-Oriak festa-eredu berri baten aldeko hautua egin du. Hala ere, lan handia dago oraindik egiteke, eta herriko gero eta elkarte eta eragile gehiago inplikatzea ezinbestekoa da festa gero eta partizipatiboagoak izan ditzagun.

 

Aurtengoan, guztira, herriko 17 elkarte eta eragilek hartuko dute parte festetan:

• Sorgin Jaiak.

• Ttakun Kultur Elkartea.

• Beltzak Rugby taldea.

• Aterpea merkatarien elkartea.

• Intza pilota elkartea.

• Ostadar-Saiarre kirol elkartea (bolo eta toka sekzioa).

• Biyak Bat jubilatuen elkartea.

• Virgen de Guadalupe Extremadurako elkartea.

• Amaia Gonzalez Caballero dantza eskola.

• Alboka Abesbatza.

• Zero Sette akordeoi orkestra.

• ATLO Danborrada Elkartea.

• Udal musika eskola.

• Erketz Euskal Dantza Taldea.

• Saito Gimnasioa.

• APG elkartea (patinatzaileak).

• Tirriki-Tarraka trikitixa elkartea.

Balorazioa, beraz, ezin positiboagoa da zentzu honetan. Azken urteetako lanak erakutsi du festa herrikoi eta partizipatibo batzuen muina udalak herritarrei baliabideak eskaintzean datzala. Festek herritik eta herriarentzat behar dute izan.

 

 

Txikitik handira: kaleko ekintza xumeenetatik hasi eta ikuskizun handienetara:

Festa partizipatiboek kalea dute kokaleku nagusi. Hori dela eta, beste urte batez, arreta berezia jarri dugu aspektu horretan, eta ekintza gehien-gehienak kalean planteatu dira: kale-antzerkiak, kaleko musika-ikuskizunak, formatu ezberdinetako kontzertuak, txarangak egunero, erraldoi eta buruhandien kalejirak…

 

Horretaz guztiaz gain, ordea, festak Lasarte-Orian egun berezi izanik, gainontzeko urteko egunetan ikusteko beta ez dugun ikuskizunak ikusteko eta gozatzeko aukera ere izango dugu. Hauen antolaketarako, herritarren iritzi eta proposamenak hartu dira kontutan. Aurtengoan izen nagusiak Gatibu, Ze esatek!, Gozategi eta Zea Mays dira, ostiral eta larunbat gauean Okendo plazan joko dutenak.

 

Hala ere, eta atzean utzi gabe, beste hainbat taldek ere beren ikuskizunak eskainiko dituzte, gustu guztietara zabalik: King Kong boy, Eskean kristo, The Garax, Gabezia, Ibai Berriak, Ezten Giro, Keep diggin, Obito, Parrandarako Horkresta, Bihotzkada, Rok Kam Broom, Kaoba...

Egitaraua irakurri

 

Aniztasuna:

Lasarte-Oria askotarikoa izanik, festek ere guztionak behar dute izan. Hori dela eta, kultura eta jatorri ezberdinetako adierazpideak programara batzeko saiakera ere egin dugu. Herriko Extremadurako elkarteak, adibidez, bertako zaporeak dastatzeko eta doinuez gozatzeko beta emango digu astelehen eguerdian.

 

Baina, horretaz gain, larunbat arratsaldean Kadiz aldera salto egiteko aukera ere izango dugu, “chirigota” ikuskizun bat izango baitugu Okendo plazan. Proposamen hau, jatorrian, 2014. urteko Jaietan Blai! prozesuan sortu zen, baina, urte hartan herrira etortzeko aukerarik izan ez zutenez, aurten berriro saiakera egin dugu. Larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Okendo plazan izango da zita.

 

Adin guztietarako ekintzak:

Festak urteetan herritar multzo ezberdinekin lantzeak, adinari dagokionez, ikuspegi zabalago bat izatera ere eraman gaitu. Festek herritar guztiontzat behar dutela izan ulertuta, aurtengo egitaraua, zentzu horretan, inoiz baino aberatsagoa eta zabalagoa dela esan daiteke, adin-multzo ezberdinentzako eskaintza bere baitan jasotzen baitu.

 

Goiz eta arratsaldeak haurrentzako ekintzez josita daude (haur-parkeak, pailazoak, dantzaldiak, ikuskizunak, buruhandiak...); jubilatu eta adinduenek ere festa-giroaz gozatzeko aukera izango dute dantzaldietan, astelehen arratsaldeko konpartsan, etab. Eta gazteenek ere, elkarteek antolatutako ekintzetan, kaleko ikuskizunetan, larunbat gaueko egitarau oparoan (kontzertuen ostean batukada eta txokolatada)... beren txokoa topatuko dute.

 

OMENDUAK:

Azken urteetan egin moduan, udalak aurtengoan ere herriko elkarte edo kolektiboak omentzea erabaki du, haiek urteetan egin duten lanaren aitortza gisara eta bide horretan jarraitzeko bultzadatxo bat eskaintzearren.

Omenduak aurten bi izango dira:

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna