Albisteak

San Pedro jaien balorazioa egiteko aukera etxetik

2013-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Gazteria eta Festak departamentuak herriko etxe guztietara eskuorri bat banatuko duela jakinarazi nahi du ohar honen bitartez, herritar guztiek 2013. urteko San Pedro jaien balorazioa egiteko beta izan dezaten.

 

San Pedro jaiak ekainaren amaieran ospatzen badira ere, Gazteria eta Festak departamentuarentzat hilabete askotako lana izan ohi dira, eta garrantzia handiko gai gainera. Gure herriko festek eboluzio positibo izugarria jasan dute azken urteetan, festa bera planteatzeko moduan, taldeekin landu den elkarlan berrian,… Helburua, urtez urte hau hobetzen eta proposamen berriak lantzen jarraitzea da, gure festa aberastuko dutenak, eta horregatik, herritarren iritzia jasotzea ezinbestekoa da.

 

Eskuorrietan bete beharreko informazioa oso sinplea da. Bertan, festetako ekintzak positiboki eta negatiboki baloratzeko eskatzen zaie herritarrei, eta horretaz gain, zerbait berria gehitu nahi badute ere, aukera hori ematen da. Behin beteta, iraila osoan zehar herriko eraikin publiko guztietan topatuko dituzten parte hartze postontzietan utzi beharko dute eskuorria haien erantzunarekin.

 

Beraz, besterik gabe, lasarteoriatar guztiak parte hartzera eta haien iritzia ematera gonbidatu nahiko genituzke, festa gero eta hobe eta partehartzaileagoak izaten jarraitzeko ezinbestekoa baita hau. Zu ere jaietan blai!

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna